« Etorkizunaren argi-ilunak | Fededun bizigabearen aroa »
Freeport / Ander Odriozola / Elkar, 2016
Freeport Usoa Alberdi Fernández / Aizu!, 2016-12
Ander Odriozola ondarroarraren lehenengo liburuan, zigarroak erre eta garagardoak edan erruz egingo du irakurleak, nahitaez Joanes protagonistaren azalean jarrita. Izan ere, hura da jaun eta jabe, begi eta belarri bakar, hilketa baten harira kontrabandoaz, kasinoez, soldatapeko gorilez, ludopatiaz… diharduen istorio honetan. Irakurlea, beraz, harekin batera ibiliko da bueltaka Bilbotik Ondarroara eta alderantziz; jakin-minez batzuetan, zer gertatuko den ziur besteetan. Joanes patxadatsuaren beraren gisara, alegia, gehiegi korapilatu barik.
Hain zuzen, halakoxea da eleberria: mordoilorik gabea. Ekintzak bata bestearen atzetik datoz, pertsonaien arteko elkarrizketa ugari eta biziak bezala; ez dago hausnarketa sakonik, ez eta inoren iragan edota etorkizunari buruzko kontakizunik ere. “Hemen eta orain” gailentzen da une oro, eta arina suertatzen da irakurketa, ulerterraza. Pertsonaiek ahotan darabilten euskarak ere, kaleko eguneroko horrek, laguntzen du horretan, tarteka baten bat ondarroarrez aritu arren. Ez dadila kezkatu, beraz, euskara ikaslea: hiztegia aparte utzita gozatzeko aukera zoragarria dauka oraingoan.
Biennale
Beatriz Chivite
Igor Estankona
Demokraziaren pribatizazioa
Jule Goikoetxea
Peru Iparragirre
Azala erre
Danele Sarriugarte
Javier Rojo
6012
Karlos Linazasoro
Aiora Sampedro
Filiala
Sergei Dovlatov
Joannes Jauregi
Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea
Iratxe Esparza
Bihotz handiegia
Eider Rodriguez
Hasier Rekondo
Pelegrinak
J.E. Urrutia Capeau
Javier Rojo
Zaldi beltzak zeruan
Txomin Peillen
Peru Iparragirre
Tiroa kontzertuaren erdian
Belen Gopegui
Aritz Galarraga
Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea
Javier Rojo
Zauri Bolodia
Oier Guillan
Aiora Sampedro
Azala erre
Danele Sarriugarte
Joannes Jauregi
Jainkoen zigorra
Alberto Ladron Arana
Iratxe Esparza