kritiken hemeroteka

6.995 kritika

Azken kritikak

« | »

Feriatzaileak / Patxi Larrion / Susa, 2016

Pikaro modernoak Javier Rojo / El Correo, 2016-10-29

Patxi Larrionek argitara eman duen lehenengo nobelari buruz, argumentuaren aldetik abiapuntu orijinala duela esan daiteke behintzat. 60ko hamarkadaren bukaera aldean “Patton” filmerako eszena batzuk filmatzeko Nafarroa hautatu zuten ekoizleek, eta egun horietan gertatutako joan-etorrien inguruan moldatzen da “Feriatzaileak” izenburuko nobela honetan kontatzen den istorioa. Izan ere, II. Mundu Gerran kokatutako filmean Espainiako Armadak laguntza logistikoa eskaini zuen, eta horretarako soldadutzan alferezgai moduan aritzen ziren bi soldaduk (Martinek eta Luisek) aukera izan zuten amerikanoekin lan egiteko Espainiako Armadaren eta filmaren ekoizleen arteko lotura moduan. Postu hori aprobetxatuta, bi gazteek ikusi zuten negozio bereziak egin zitzaketela. Pikaro modernoak izango balira bezala, iruzur eginez dirua lortu lezakete eta horretan lehiatu ziren gazteak, hainbat plan antolatuz. Esandakoa, argumentuaren abiapuntua behintzat orijinala da.

Argumentuaren garapenean, ordea, arazoren bat planteatzen dela iruditzen zait. Lehengo eta behin, aipagarria da idazleak elipsirako duen joera. Momentu batzuetan pertsonaiek zer gertatuko den badakitela ematen du; narratzailea ere, jakina, horren jakitun da. Baina irakurleari informazioa ezkutatzen zaiola dirudi, suspensea lortu nahirik agian. Informazioa ezkutatuz, bestalde, batzuetan oso rokanboleskoak diruditen plangintzei buruzko datu zehatzak ematea saihesten da. Honez gain, soldadu horiek (ez ahaztu alferezgai moduan bada ere, soldadutzan ari diren bi gazte direla) beraien neurrirako handiegiak diren saltsetan sartzen ari direla ematen du, eta hala ere, edonor engainatzeko abildadea erakusten dute erraztasun osoarekin. Filmazioan parte hartzen duen amerikanoren baten jarrera bereziak ere azpimarratzen du argumentuaren garapena batzuetan behartuegia dagoela.

Edonola ere, irakurleak kontu hauei kasu handirik egiten ez badie, idazlan gau guztiz interesgarria aurkituko du, batez ere, idazleak idazkera zaintzeko berebiziko ahalegina egin baitu. Elipsiaren balore estilistikoez gain, hiztegia hautatzeko idazleak jarri duen arretak horrek frogak eskaintzen ditu.

Azken kritikak

Biennale
Beatriz Chivite

Igor Estankona

Demokraziaren pribatizazioa
Jule Goikoetxea

Peru Iparragirre

Azala erre
Danele Sarriugarte

Javier Rojo

6012
Karlos Linazasoro

Aiora Sampedro

Filiala
Sergei Dovlatov

Joannes Jauregi

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Iratxe Esparza

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Hasier Rekondo

Pelegrinak
J.E. Urrutia Capeau

Javier Rojo

Zaldi beltzak zeruan
Txomin Peillen

Peru Iparragirre

Tiroa kontzertuaren erdian
Belen Gopegui

Aritz Galarraga

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Javier Rojo

Zauri Bolodia
Oier Guillan

Aiora Sampedro

Azala erre
Danele Sarriugarte

Joannes Jauregi

Jainkoen zigorra
Alberto Ladron Arana

Iratxe Esparza

Artxiboa

Apirila 2018

Martxoa 2018

Otsaila 2018

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Hedabideak