kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Gezurren basoa / Alberto Ladron Arana / Elkar, 2016

Ifrentzuak Javier Rojo / El Diario Vasco, 2016-10-22

Gure artean inork best seller moduko nobelarik idazten badu, idazle honek Alberto Ladron Arana du izena. Bere liburuak intrigaz eta misterioz beterik daude eta literaturan debora-pasa bilatzen duenak badu non aserik. Ildo horretatik doa bere azken nobela, “Gezurren basoa” izenburuarekin argitaratu dena orain. Bere literatur ezaugarriak gardenak dira. Teknikaren aldetik nahiko kontakizun tradizionala erabiltzen du idazle honek. Hau da, hirugarren pertsonan eta lehenaldian kontatutako istorio baten aurrean gaude, non narratzailea askotan orojakilea baita. Honelako literaturara hurbiltzen den ohiko irakurleak itxaroten duen teknika, alegia, liburu hauetan garrantzizkoena argumentua baita, bestelako osagaiak bigarren mailan gelditzen direlarik.

Nobela honetan pederastia, hilketak, bahiketak eta sekta esoterikoak elkartzen dira nahasketa bitxian. Ingurua, bestaldetik, hurbila da, gertakariak Nafarroan kokaturik baitaude, baina kasu honetan esan behar da idazleak lortzen duela kokaleku hori naturala dela irudikatzea. Euskal literaturan noizean behin agertu zaizkigun beste istorio batzuetan kokagunea hain hurbila izanik, sinesgarritasuna galtzen du istorioak. Hemen, ordea, irakurleak ahalegin txikia eginez gero, ez da hori gertatzen. Krimenak argitzen saiatzen den ikertzailea, bestalde, profesionala da, ez da argumentuan kasualitatez inplikatuta geratu den pertsonaia. Leire Asiain du izena eta Nafarroako Foruzaingoan inspektore moduan egiten du lan. Pertsonaia honetaz esan daitekeen lehenengo gauza, agian garrantzitsuena, da profesional ona dela. Ia ez dauka bizitza pribaturik, bere denbora gehiena lanean emanda baitago, baina zeharkako xehetasun batzuek konplexutasun psikologikoa ematen diote. Bigarren mailako pertsonaiak lauagoak dira baina edonola ere argumentuaren interesa mantentzeko balio dute. Topiko batean oinarritzen da argumentua: azaleko aberastasunaren atzean kiratsa ezkutatzen dela, eta Asiain kirats hori agerrarazten lehiatuko da. Istorioaren garapenean inkoherentzia txikiren bat topatu daitekeen arren, oro har honelako liburuak gustuko dituen irakurleak ondo pasatuko du nobela honekin.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak