kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Neronek tirako nizkin / Sebastian Salaberria / Auspoa, 1961

Anaien artekoa Aritz Galarraga / Argia, 2016-10-02

Hizki baten garrantzia: hatxea erantsi dio Auspoa argitaletxeak bilduma berriari, Hauspoa. Hizki baten garrantzia: mutua izan arren, eta batuaren sorrera garaiak horren lekuko, zenbat esaten duen, zenbat gordetzen bere baitan. Baten batek esango du berandu, baina ongi etorria egiteko modukoa da ekimena: Auspoa zaharreko alerik esanguratsuenak berritu, euskara estandarrean jarriko ditu bilduma honek. Estreinakoa, klasiko bat, Neronek tirako nizkin, Sebastian Salaberriarena. Autobiografikoa, haur-gazte denboretako berri eman ondoren, gerrako ibilerak kontatzen dituena. Oker ez gadaude, Hegoaldean euskaraz publikatu zen 1936-39ko gerraren aurreneko lekukotza.

Emailuak laburtzen digu: anaia “bestek esanda” Bilbora alde egina, abertzaleekin. Sebastian Donostian geratu, gerra berehala bukatu eta libratuko zelakoan. Kukuak oker jo: frankotarrekin frentera. Hain zuzen ere, horixe da narrazioak nabarmentzen duen gatazka: “Beti kezka horrekin ibili nintzen gerra-denbora guztian: ea nire anaia hori nonbait aurkitzen ote nuen hilda, erituta edo prisionero eginda”. Ondo azaltzen du Anjel Lertxundik, edizio batuaren hitzaurrean: “Soldadu berriak ez du bere eginkizunaren zentzu historikorik, bere jardunaren epikotasunik, sentimendu aberkoi berezirik”. Anaien artekoa da gerra, beraz —beti anaien, auskalo non sartzen ziren ahizpa-arrebak—: gerra eremu familiarrera ekarrita, karga politikorik gabe, erabat deskontestualizatuta, errebisionismoak egiten duen irakurketarekin lerratuko litzateke kontakizuna. Ez, egia da, eta eskerrak, bereziki banderizo, ez etsaiak sobera itsututa: “Jeneral agintari hura, gizon ospetsua izan arren, soldaduen mendean baitzegoen. Gauza penagarria benetan!”. Esan dezagun besteren gainetik maite duela ordena. Eta, ordurako euskal nobelagintzak egina zuen arren urratsik modernitatera —Etxaideren saio historikoak, Loidiren nobela beltz ospetsua, Txillardegiren lan existentzialak—, lehena izateagatik pasa dela nabarmen historiaren paperetara. Lertxundik, berriz: liburua irakurri zuen lehen aldian etxeko euskararekin egin zuen topo. Lehendabiziko aldiz: “Ez nuen etxeko berorik topatzen ordura arte euskaraz irakurrita neuzkan liburuetan: batzuk garbizaletasunez zipriztinduak, eta beste batzuk, berriz, garo-usainak markatuak, urrutikoak egiten zitzaizkidan edo idealizatuak, lehorrak, kasik arrotzak”. Horixe omen liburuaren bertuterik handiena: “Ahozkotasunaren jarioa ematen jakin izana. Liburua altxor txiki bat da ahozko baliabideak idatzizko testu batean nola txerta litezkeen aztertu, ikasi eta imitatu nahi duenarentzat”. Horrexekin geratuko gara ba. Eta Hauspoaren emaitza berrien zain.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak