kritiken hemeroteka

8.301 kritika

« | »

Ahantzerriko kop(l)ak / Luigi Anselmi / Pamiela, 2016

Parentesi batean Javier Rojo / El Diario Vasco, 2016-09-17

Urteen kontaduria ondo egin badut, zortziren bat urte zeramatzan Luigi Anselmiren ezizenaren atzean lekutzen den idazleak euskarazko libururik argitaratu gabe. Norbaitek poeta bokazioa baldin badu gure artean, horixe da Luigi Anselmi, bere poema liburuen zerrenda luzea baita. Idazle honek bere liburu guztietan beti zerbait berezia dauka esateko, beti gai berberen inguruan idazten duen arren. Aurten argitara eman duen idazlanak “Ahantzerriko kop(l)ak” du izenburua. Liburu bakarra da, baina orrialde horietan hiru liburu desberdin elkartzen direla esan daiteke, bertan biltzen diren poemak hiru sailetan banatzen baitira. Lehen sailak “Ahantzerria” du izenburua eta liburuaren atal nagusia da. Bertan giza existentziari buruz hitz egiten da, eta giza izatearen nondik-norakoen artean denboraren igarotzea da gai nagusia. Existentzia denboran kokatzen den parentesi moduko bat balitz bezala planteatzen da, bi ezerezen artean kokatua. Izenburuan iradokitzen den moduan ahantzerritik ahantzerrira goaz. Orain eta hemen egote huts moduan ulertzen den existentzia hau ez da aurkezten etsipenaren arrazoi moduan. Aitzitik, orain eta hemen egoteak gainbalio berezia du, giza esperientzia guztiak garrantzizkoak baitira. Bizitzaren azalpen honetan idazleak naturalezatik hartutako irudiak erabiltzen ditu, naturalezan etengabeko errepikapenetan giza bizitzaren paralelismoa aurkitzen baita. Bigarren atalean agertzen diren poemetan, “In taberna quando sumus” izenburupean azaltzen diren poemetan, taberna munduaren gorazarrea egiten da. Eta sail honen izenburua latinez dagoelarik, egokia izan daiteke latinezko beste esaldi bat gogoratzea: “In vino veritas”. Ezinezkoa da kontrajarpena eta paradoxa ez aurkitzea honelako poemetan, Edwar Hopper-ek pintatzen zituen edaleen bakardadearen gunea ez ezik, adiskidetasunaren eta elkartasunaren lekua ere baita taberna. “Laburzki” saileko poemak, bestaldetik, aforismotik hurbil daude. Naturalezak eskainitako irudietan oinarrituta eraikitzen dira poema hauek, baina bestelako oihartzunak ere ekartzen dituzte, erreferentzia klasikoak adibidez, estetizismorako joera sekula ahaztu gabe.

Azken kritikak

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak