kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Obabatiko tranbia / Iban Zaldua / Alberdania, 2002

Obabatiko tranbia Ana Unanue / Aizu!, 2003-01

Edukia: azken hamarkada luzeko (1989-2001) euskal literaturaren gaineko hainbat gogoeta bildu ditu Iban Zalduak, zazpi ataletan banaturik —nobelaren ustezko nagusitasuna, poesiaren santutzea, hibridoak, euskarazko kontsumo literatura, umorea, emakumeen booma eta kritika—.

Emaitza: saiakera gustagarria da Zalduarena, kontatzen duenagatik baino gehiago, kontatzeko moduagatik. Egilearen tesiak, nolabait deitzearren, ez dira ez berriak ezta originalak ere, baina Zalduak asmatu egin du tonuan. Ikuspegi akademizistatik ihesi, irakurketa erabat pertsonala egin du, eta begi zorrotzez eta umore finez aztertu ditu azken aldiko euskal literaturaren ajeak eta joerak. Azterketak are meritu handiagoa dauka kontuan hartuz gero ia denbora errealean, perspektibarik gabe, egin behar izan duela. Irakurleak ez du pedantekeria arrastorik aurkituko lan honetan; bai, ordea, ironia eta maltzurkeria puntu sanoa (Poesiaren aurkako parentesi bat atalean, esate baterako).

Mamitsuena: kritikari buruzko atala. Zalduak egurra ematen digu komunikabideetan liburu iruzkinak egiten ditugunoi, literatura-kritikarien zurikeria eta azalkeria salatuz.

Bitxikeria: Zalduak kontsumo liuteraturatzat —kontsumo literatura “duintzat” zehatzago— jotzen du Unai Elorriagaren SPrako tranbia.

Okerrena: baliteke Zalduak uda hasieran Egunkarian argitaratu zuen artikulu sorta ezagutzen zuen irakurlea gose antzean gelditzea, haietan aurreratu baitzuen egileak orain liburu itxuran iritsi zaigun lanaren mamia.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak