kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Maite poemak hasiberrientzat / Juan Kruz Igerabide / Denonartean, 2016

Lehenengo amodioak Javier Rojo / El Diario Vasco, 2016-06-18

Juan Kruz Igerabideren eskutik heldu zaio euskal irakurleari “Maite poemak hasiberrientzat” izenburuko idazlana. Kasu honetan izenburuak oso ondo laburbiltzen du irakurleak bertan aurkituko duena: maitasun poemaz osatutako idazlana da, eta irakurle gazteei zuzendutakoa. Gazteentzako poesia, beraz. Askotan pentsatzen denaren kontra, gazteak ohituta daude poesia moduko testuetan beraien sentimenduak islatzen dituzten hitzak bilatzen. Kontua da testu horiek eta poesian adituak diren irakurle helduek poesiatzat hartuko lituzketenak ez datozela bat askotan. Gazteek beste inguru batzuetan bilatzen dute osagai poetiko hori: abestietan edota interneten aurki daitezkeen hainbat testutan, adibidez. Hortaz, ez dugu pentsatu behar haiei poesia arrotz zaienik. Testuinguru hau kontuan hartuta, lehenengo eta behin azpimarratu behar da Igerabidek, poesia eta gazte literatura oso ondo ezagutzen dituelarik, badakiela gazteen interesekoak izan daitezkeen testuak prestatzen. Izan ere, aurreiritziak alde batera utzita, bera izan zen nerabea begi aurrean paratu eta nerabe haren kezkak, ideiak, zalantzak azaltzen ditu testu hauetan. Idazlan honetan lehenengo amodioez aritzen da eta ikuspuntua amodio horiek gogoratzen dituen helduarena da. Baina ikuspuntu horrek eskain lezakeen talaia baztertuta, nerabezaroko begirada errugabea berreskuratzen saiatzen da. Poema hauetan ikusiko dugu nola gogoratzen diren dudak eta ezinegonak, beldurrak eta zalantzak. Gorputzari buruzko erreferentzia ugari agertzen zaizkigu. Sexuaz ere aritzen da, baina kasu honetan idazleak zeharkako erreferentzien bidez egitea erabaki du. Lehenengo amodioetan agertzen diren gorabeherak azaltzeko musikaren garrantzia azpimarratzen da gitarra objektu enblematiko moduan azaltzen zaigularik. Lehenengo amodioak lurralde ezezagun batean egindako abenturen parekoak dira. Eta abentura hauek beren alderdi txarrak ere izan ditzakete: hortaz, ezinbestean desamodioa edota norabide bakarreko maitasuna aipatu beharrekoak dira. Nerabeentzako liburua da hau, baina ziur nago irakurle helduek ere gustura irakurriko dutela, aurreiritziak bide bazterrean utziz gero.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak