kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Hauts haietatik / Unai Villena / Elkar, 2016

Hauts haietatik Alaitz Andreu Eizagirre / Aizu!, 2016-06

Demagun mendebaldea piramidea dela, eta gizartea osatzen dugun pertsonok bertan (edo hortik kanpo) bizi garela. Gizartean dugun botere mailaren (botere ezaren) arabera, goiko erpinean (gizon heldu heterosexual zuri diruduna), tartean (emakume heldu zuri heterosexual diruduna, gizon gazte heterosexuala) edo oinarrian (lesbianak, migratzaile batzuk…) egongo gara.

Piramidearen oinarri horretatik kanpo, ordea, piramidetik baztertutako eta, ondorioz, estigmatizatutako pertsonak daude; hau da, jendartearen parte izan arren, bertan parte hartzen ez dutenak: prostitutak, migratzaile asko, junkieak, hiesa dutenak, zoroak… Hau da, emakume lesbiana prostituta migratzaile beltz junkie ihesdun zoro pobre zahar edo gaztea izango da piramidetik kanpo behe-behean dagoen gorputz hori.

Unai Villenak piramidetik kanpora eraman gaitu bere lehen eleberrian, eta Euskal Herriko 80ko hamarkadan jaiotako mutil gazte junkie (speed gau asko) eta zoro (eskizofrenia) bati bildu dio gogoa. Bertan, Ander lagun eskizoaren historia kontatu digu Oier voyeur gehienetan zentzudunak, mendebaldeko gaurko gizarte sistemaren arauak jarraitu ez jarraitu lehia antzekoan.

Ukituko zaituen salaketa ageri da nobelan, adiskidetasun aldarria egitearekin bat, eta, aldi berean, idazkera zoragarri horren bidez, eguzki-izpi zenbait iritsi zaizkio piramidearen itzalpeari.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak