kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Jende desegokia / Gaizka Zabarte / Susa, 2015

Pertsona politikoki okerrak Saioa Ruiz Gonzalez / Argia, 2016-06-12

Egoki eta desegoki denaren gaineko ikuspuntu eta iritzi infinitu dagoela esan ohi da, gizaki adina. Har dezagun, baina, desegoki terminoa eta saia gaitezen hau definitzen. Gertatzen dena da, pertsona bat edo ekintza bat desegokitzat jotzeko, erreferente gisa funtzionatzen duen irizpide baten beharra dugula. Eta hura, gehienetan, gizartean egokitzat hartu ohi diren jarreren arabera eraikitzen da. Hortaz, esan daiteke bata dela, bestea ez denaren araberakoa eta alderantziz. Desegoki terminoa ezin da bere aurkakorik gabe definitu. Honenbestez, niri galderak sortzen zaizkit: beti kontrakoak izan behar dutela baieztatzen duen ideia horretatik, esan nahi baita, ez al dago desegoki den pertsona edo ekintza egokirik? Beste modu batera formulatzearren, desegoki hitzak beti al du konnotazio negatiboa? Egoki dena izan al daiteke desegoki? Eta alderantziz?

Horrelako galderak eta beste asko formulatzera bultzatzen gaitu Gaizka Zabarteren Jende desegokia (Susa, 2015) eleberriak. Ikusten denez mugak oso lausoak dira, eta buru-jan antzeko baten biktima izanen da Peter Zuazo izeneko pertsonaia, Desegokien Elkartetik email bat jaso ondoren. Email horretan, DESegoki izeneko jardunaldietan parte hartzeko eskatzen diote. Noski, Peterren lehen inpresioa, edozein pertsonak izango lukeenaren antzekoa izanen da: zergatik ni? Desegoki al naiz? Zer egin dut pertsona desegokitzat har nazaten? Hitzaren konnotazio negatibotik abiatuta, bere bizitza birpasatzeari ekingo dio pasarte desegoki baten bila. Honela jakingo dugu, Postariaren mendekua eta Uzkitik isuritakoak izeneko lanen idazle infrarrealista damutu bat dela, postan lan egindakoa zela moto istripu batek jarduna geldiarazi zion arte. Zuazo pertsona bakartia da, gizartetik isolatua bizi dena. Laburbilduz, anakoreta bat, eta askoren begietan pertsona desegokia. Antzera gertatuko da gainerako pertsonaiekin. Eleberria, pertsonaien bizitzen etengabeko aurrera-atzera eta alderantzizko ibilbide bat da. Egitura aldetik ez da liburu sinplea. Kapitulu batetik besterako saltoak zenbaitetan hain dira bat-batekoak ezen, behin baino gehiagotan, haria berreskuratzeko zailtasunak izan baititut. Nolanahi ere, oinarrizkoena ulertzeko gauza izan naiz, eta eleberriak aurrera egin ahala, konturatzen gara jende desegoki honek guztiak baduela sozialki integratzeko zailtasunik. Egokitu eziniko pertsonaia hauek 80ko hamarkadan kokatzen dira, ukazioa legetzat izan zuten urteetan hain zuzen ere. Eta gu, irakurleok, ekintza eta jarrera artistiko politiko desegoki horien lekuko bilakatuko gara. Baina, kasu honetan, zein da desegokitasun terminoari eman beharreko konnotazioa?

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak