kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Eta harkadian ni / Anjel Erro / Elkar, 2002

Klasizismoaz Jon Kortazar / El País, 2002-12-30

Joseba Jaka II. Beka jaso ondoren, Anjel Errok Eta harkadian ni poema liburu ederra argitaratu du Elkarren.

Olgetaria da, ironiaz josia, eta abangoardiaren ondorengoetan poesiak eman duen, eta gure artean asko erabili ez den bide bati ekiten dio: neoklasizismoari.

Bestetan aipatu dugu modernitate ondorengo mugimendua hasi zela, “dena esanda dago” famatuaren ondoren berriz hizkuntzarekiko mesfidantza gureganatu eta esaten berriro hastean. Mugimendu desberdinak batzen dituen egoera da modernitate ondorena: kasutan, hemen bezala, esana bere hartan onartzen da, ironia nagusitzen bada ere: “Oro errana da, aspaldidanik./ Oro errana dela ere errana da./ Oro errana da, bada ezinbestean./ Oro errana da, baina ez nik”.

“Ni” hori hasten da mintzatzen bere kode propioan. Poema horretatik hasita, bidea neoklasizismoz jasotzen da. Epigramak irakurtzean ezin izan dut burutik kendu zein ongi argitu den bidea: zenbaki erromatarrek mugatzen dute irakurketa. Erromako itzalpean gaude. Baina itzala besterik ez da jokoa: euskal izenak era latinoz maiz ematen ditu, tonua sinesgarri bihurtuz. Aise erabiltzen dugun euskara-gaztelera jokoa, Errok latina eta euskararen arteko bihurtu du. Eta gaiak zabal doaz, maitasun eta erotismo jokotik, poesiaren bidera.

Irri azpian poesiari buruzko ahalbidea zabaltzen da, eta hori adierazten du bukaerak: “Argitu iezadazu bederen/ narratiboa edo lirikoa zaren/ chillida nahiago ala oteiza/ poesian sinesten jarraitzen ote”.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak