kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Denak du bere prezioa / M.A. Mintegi Larraza / Ibaizabal, 2002

Detektibe-nobela Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2002-12-29

Nobela beltz gehiago idazten zen, eta baziren bakar batzuk idazten saiatzen zirenak, Gereño tarteko, noski. Beraz eta ondorioz, pozgarri egiten zait niri M.A. Mintegi bezalako idazieek nobela beltza idaztea, eta nobela beltzaren alorrean detektibe-nobela hain zuzen. Izugarri gustatzen baitzaizkit detektibe-nobelak, garai batean pilo bat irakurriagatik noski.

Bi hari nagusi ditu nobela honek: gizon inportante baten emaztea hil egin dute, eta gizona preso dago, susmagarri baita, baina gizona ez da hiltzaile, emaztea hil zuten egunean beste emakume batakin baitzegoen ohean, maitakerietan ariki gainera. Maiza detektibeak, halaxe deitzen baita pertsonaia, emakume hori aurkitzeko lana du, eta aurkitzen du, aurkitu ere, baina hilik dagoela. Gero, alderdi politiko bateko funtzionariek hildako emakumea Ogasun saileko iruzur bat argituko lukeen txosten bat prestatzen ari zela esaten diote, eta aurkitzeko lana ematen diote.

Hori da nobelak kontatzen duena. Luzea da, eta luzaera ez dago kontatzen duenaren proportzioan: luzeegia iruditu zait alega. Kontatzeko modua eta tonua gustagarriak dira niretzat bederen, zati narratiboetako pultsua zuzena eta ondo eramana baita, tartetik tartera, espazio batetik bestera. Zati batzuk oso politak dira, maitasunaldiak kontatzen dituztenak esaterako. Baina esango nuke elkarrizketetan huts egiten duela egileak, luzeegiak eta adierazgarriegiak baitira: dena esan nahiko balitz bezala. Sujeritu egin beharko lukete gehiago, maisuek egiten zuten modura, elkarrizketetan dena esan beharrean. Ez alferrik da nobela beltza zinemaren haur besoetakoa. Bestela, nobela gustagarria da, hasieratik esaten baitio misterio eta intrigari, gertatuko denaren gosea pizten baitu orrialdeak aurrera joan ahala. Bukatzen diren liburuetakoa dugu, zalantzarik ez. Detektibeari buruz esan behar da, moralistegia dela askotan, eta ez da jakiten zenbait pasartetan detektibea ari ote den mintzatzen, ala Zorroagatik pasatako sasi-filosofo bat.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak