kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Gaueko zaintzailea / Julen Belamuno / Elkar, 2016

Gaueko zaintzailea Igor Elordui / Aizu!, 2016-05

Nobela hau hitz batez definitzekotan, berba hori “xehe” litzateke. Batetik, xehea da apala, umila… Bestetik, zehatza, zorrotza… Bada, bietatik du eleberri honek. Xehea delako (sinplea, baina ez aspergarria) kontatzen duen istorioa, eta xehetasunez (detailez, baina tamainan) kontatua dagoelako. Protagonistaren neurrirako trajea egin du Belamunok.

Honela hasten da: “Gaueko zaintzailea iluntzeko bederatziak aldera geratzen da bera bakarrik, azken langileek makina guztiak itzali eta etxerako bidea hartu dutenean, lantegian isiltasuna nagusitzen denean. Orduan, gauak ilunarekin batera bakea dakarren ordu horretan, bere erreinuaren jabe sentitzen da”. Erretiroa hartzera behartu dute, aluminiozko lantegian 28 urte egin ostean. Bizitzan ez du izan besterik bere lana baino. Nahi ere ez. Xehea izan da gaueko zaintzailea. Gauero, aldian-aldian lantegi barrutik zein kanpotik osteratxoa egin, izarrei begiratu eta ibaiaren beste aldeko gasolindegiko joan-etorriak zelatatu. Xehetasunez bete du lana.

Honela amaitzen da: “Eta egun hasi berria ere arrotza egin zaio. Lainoak pixkanaka erretiratzen ari dira, eta eguzkiak gero eta indar handiagoz egiten du argi inguru guztian, eguzki printzak oparo banatuz zaintzailearena ez den mundu batean, besteen bizitza distiratsuen gainean”. Egin du azken gaua lantegian. Betiko errutinaz gain, gauzak batu eta gogoratu egin du: gasolindegiko neska, lantegiko zuzendaria…

Xehe-xehe irakurtzea merezi du.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak