kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Lili eta biok / Ramon Saizarbitoria / Erein, 2015

Memoria berreskuratzea Javier Rojo / El Diario Vasco, 2016-04-23

Euskal literaturaz pixka bat informatuta dagoen edozein irakurlek badaki Ramon Saizarbitoria erdiguneko tokian kokatuta dagoela gure literatur sistema honetan. Eta argitaratzen dituen liburu berriek leku hori baieztatu baino ez dute egiten, bere eskutik etorri zaigun azken idazlanean froga daitekeen bezala. 2015.ean nobela mardul bat eman baitzuen argitara, “Lili eta biok” izenburua duena, non berriro ere Ramon Saizarbitoriaren nobelagintza osatzen duten klabeak azaltzen zaizkigun. Kasu honetan nobelaren argumentu nagusia, edo hobeto esateko nobelaren argumentua sostengatzen duen trama nagusia, idazle baten (Faustino Iturbe) eta neska nerabe baten (Lili) harremanean oinarritzen da. Harreman honi esker, idazleakGerra Zibilean kokatutako gertakari tragiko batzuen berri izango du, eta gertakari horien atzetik dabilelarik, idazlea ezinezko kasualitate sare baten erdian kokatuta aurkituko da. Gai asko aipatzen dira nobela honetan, argumentua maila desberdinetan zabaltzen baita, baina ziur aski garrantzirik handiena duen gaia memoria historikoa berreskuratzearekin zerikusirik duena izango da. Gerra Zibilean gertatutakoak azaltzen saiatzen delarik eta memoria berreskuratzen den neurrian, pertsonaia batzuk orduan gertatutakoekin oraindik ere obsesionatuta agertzen dira. Ordukoek oraindik ere beren oraingo bizitza eragiten baitute. Eta honek kontzientzia txarra uzten die, kasuren batean pertsonaiaren batek pentsatzen duelako koldarki jokatu zuela momentu latz batean, edota, besteren kasuan, irabazleen alderdikoen ondorengoa izatea lotsagarri iruditzen zaiolako. Eta memoria berreskuratzen den bitartean, pertsonaien arteko harreman afektiboak eta gaixotasunak beraien bizitzetan hartzen duen garrantzia ere azpimarratzen dira. Saizarbitoriaren literatura alor horretan adituak diren pertsonentzat idatzita dagoela ematen du batzuetan, irakurleari ahalegin handia eskatzen baitio. Kasu hau, ostera, desberdina da, idazlan hau ia-ia abentura nobela balitz bezala irakur baitaiteke, genero honetako edozein liburu bezain dibertigarria ere bada-eta.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak