kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Eta emakumeari sugeak esan zion / Lourdes Oñederra / Erein, 1999

Eta emakumeari sugeak esan zion Gorka Urbizu / Euskaldunon Egunkaria, 2002-12-26

La conjura de los necios gomendatu behar nuen, baina etxeko literatura defendatuko dut, oso bestelako aldartea duen obra bat komentatuz. Lourdes Oñederrak liburu bakarra du artean (Artean, esanen nuke), baina nahikoa izan du bere bihotza guztiz hustu eta besteona txikitzeko. Liburuko protagonista, Teresa, adin ertaineko emakumea da (30-40 urte); zorionaren itxura estandarrari erreparatuz, behintzat, lanpostu eta senar egokia duena, gizartean arrakasta lortu duen andrea. Baina oroitzapen batek barrua jaten dio, bakardade ikaragarri bat agerian utziz. Gizonon afektibitaterako abilezia ezbaian jartzen dela ikus dezake batek, baina ez da hori bilatzen dena, aitormen hutsa da liburua. Euskal Herriko Marcela Serrano balitz bezala, baina, euskaraz, eta are hunkigarriago,
Oñederraren Eta emakumeari sugeak esan zion irakurtzen duenak egilearen sentsazio eta ezinen mamia dastatu ahal izango du, inongo iragazkirik gabe, bere horretan, bere gordintasun horretan. Inork esan zuen edonora zoazela ere, arazoak zure hatuan joanen direla beti. Hori dateke liburu honen ardatza, kontatzen den bidaia baino gehiago. Gauza bat baita bakardadea sentitzea, baina hura literaturaren (literatura femeninoaren) bisturiaz disekzionatzea, etsipena liburu egitea ez da batere erraza. Eta eleberri honek hori du bertute. Nahiko liburu ezkorra izan arren, benetan hunkitu ninduen, eta hori da nik ezelako arte espresiotan bilatzen dudana. Batzuetan, irribarrea izanen da; besteetan, hausnarketa, gaurkoan hauxe etorri zait burura, nire liburu kuttunenen artean dudalako. Eri nengoela oparitu zidaten (korreoz liburu bat jasotzeak ematen duen emozio estrarekin), eta horrek ere agian markatu ninduen irakurtzeko orduan, liburuak horixe baitira: liburua gehi norberak irakurtzen dueneko testuingurua. Hemendik eskerrak oparia egin zidan horri. Ea noiz egoten gaittuken!

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak