kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Lapur banden etika ala politika / Joseba Sarrionandia / Pamiela, 2015

Politikaz Javier Rojo / El Correo, 2016-04-10

Joseba Sarrionandiak euskal literaturan duen garrantzia begi-bistakoa da alor honetan interesa duen edozein pertsonarentzat. Bera da euskal literatura modernitatearen bidean jarri zutenetako bat, batez ere “Narrazioak” liburuari esker. Eta bere ibilbidean gora-behera asko agertu arren, liburu horrek jarraitzen du izaten inflexio puntu bat euskal literaturan. Baina fikziozko literatura eta poesia alde batera utzita, Sarrionandia bestelako generoetan ere aritua da. “Lapur banden etika ala politika” izenburuko liburu honetan, adibidez, Sarrionandia saiogilearen adibide berri bat aurkezten zaio irakurleari. Idazlan honetan azken urte hauetako politika nola ikusten duen azaltzen saiatzen da idazlea. Eta bilakaera hori azaltzean alderdi politikoak gogor kritikatzen ditu, benetako demokraziara heltzeko oztopoak balira bezala, demokrazia idazlearen ustez mugimendu asanbleariotik hurbil baitago. Hori guztia, oso diskurtso apokaliptiko batean azalduta. Baina politikari buruzko kritika bera baino interesgarriagoa iruditu zaizkit bere ideiak plazaratzeko erabiltzen duen argumentazioaren giltzarriak. Hasteko, behin eta berriro egia objektiboaz hitz egiten badu ere, Sarrionandiaren abiapuntua gaztaroan sentitutakoa eta bizi izandakoa da, halako eran non liburu honek batzuetan kronika sentimental edo memoria liburu baten itxura hartzen baitu. Narrazio bat alegia, non idazlearen subjektibotasuna erdigunean jartzen den. Bigarren klabea liburu hau ulertzeko “gu” eta “besteak” osagaien artean egiten duen bereizketa da. Boterea dutenen aurrean “gu” gaude. Baina “gu” esaten duenean zehaztugabetasun handia dago, momentuan momentuko esanahia ematen diola baitirudi. Izan ere, “gu” horren azpian, besteak beste, euskaldunak, ETAn egondakoak zein menperatuak sar daitezke. Eta hirugarren giltza azalpenik izaten ez duten oinarrizko ideien erabileran aurkitzen da. Sarrionandiak joera du argumentazio logikoa jarraitzeko baina, hori bai, lehenengo printzipioak askotan azaldu gabe utzita. Ez dakit liburu honek balioko duen egoera politikoa ulertzeko, baina erretorikaren erabileraren adibide ikusgarria eskaintzen du behintzat.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak