kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Muskerraren bidea / Bernardo Atxaga / Pamiela, 2015

Literatur txangoa Javier Rojo / El Diario Vasco, 2016-03-25

Bernardo Atxagak plazaratu duen azken liburuak “Muskerraren bidea” du izenburua, eta idazlan horrekin irakurlea gonbidatzen du Obaba deitzen den leku horretan zehar bidaia egiteko. Izan ere, esan daiteke liburu hau turistentzat egiten diren gida horien antzekoa dela. Gida honetan agertzen diren lekuak errealitatearen eta mitoaren artean kokatuta daude. Obaba eta Asteasu. Asteasu eta Obaba. Obaba literaturan Asteasuk hartzen duen izena baita. Baina leku mitikoaren oinarri errealak aurkezten zaizkigularik, liburua haurtzaroko mundura egiten den bidaia moduan ere irakur daiteke. Oroimenean Asteasu Obaba bihurtzen baita, haurtzaroan bizi izandakoak indar mitikoz beterik aurkezten dira eta. Liburuak bi mundu horiek bat egiten duten puntura eramaten du irakurlea, Asteasu (Obaba) dagoeneko galduta dagoen tradizio baten babeslekua izan dela erakusten den bitartean. Geografian zehar egindako bidaia, hortaz, denboran zeharrekoa ere bada, eta Obabara hurbiltzea tradizio horren azken aztarnak oraindik bizirik zeuden garai batean murgiltzea bezalakoxea da. Liburua egiteko idazleak batzuetan bere obra ezagunetatik hartutako zati aukeratuak transkribatzen ditu, eta testuinguruari lotu. Alde horretatik, liburu honek Atxagaren literatura ezagutzeko bidea eskaintzen du bere literatura ulertzeko. Beste obra batzuetatik (“Obabakoak”, “Bi anai” eta abarretik) atalak izan zein liburu honetarako propio idatzitakoak izan, edozein lerrotan idazlearen idazkera miresgarriaren adibideak aurki ditzakegu, Atxagaren magia berezi hura… Edonola ere, aitortu behar dut batzuetan liburu hau melankolia pizteko ariketa ere iruditu zaidala, idazleak badaki-eta hori lortzeko beharrezkoak diren klabeak erabiltzen. Literatur turisten neurriko gida honetan agertzen diren atal batzuk oso ezagunak gertatuko zaizkio Atxagaren idazlanak ezagutzen dituen edonori, tonuak ere Atxagaren marka darama. Eta ezinbestean halako testuak irakurtzean berriro berpiztuko da behinola sentitutako plazera.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak