« Irribarre profesionalak | Literatur txangoa »
Hau ez da poesia / Unai Maleski / Elkar, 2016
Mailu bat Igor Estankona / Argia, 2016-03-20
Paperaren krisiari paperean erantzuten dion liburu harrigarri bat. Unai Maleskiren (Unai Abarzuza, Iruñea 1972) Hau ez da poesia irakur daiteke ikuspuntu estetikotik, irakur daiteke esanahiari begira, irakur daiteke, besterik ez bada, nabaritzeko bere erregistro aberastasuna, bere irudi inflazio ederra: “Poema bat ezabatu dut./ Bere hitz guztiak eta baita/ letren arteko tarteak ere./ Kultismoz beteta zetorren,/ esamolde jatorrak,/ erreferentziak, zitak.// Borratu egin dut./ Izana ukatu diot delete tekla/ bortizki sakatuz, erruki gabe./ Figurazio erretorikoa,/ sasiintelektualkeria,/ posea ez beste, ego zikina.// Ezabatu egin dut poema,/ lotsak masailak gorritu/ eta fi te jelatu bitartean.// Poesiaren xedeaz/ eta izateko arrazoiaz/ hausnartzeko zorian/ aurkitu al zarete inoiz?// Ni bai, hurbilegi, gainera./ Baina, zorionez,/ hau ez da poesia”. Beraz liburua bera ukatuz hasi da Maleski, ohartaraziz hemen irakurleak aurkituko duena ez dela konbentzionala.
Edo agian poesia mailu bat dela esango lukete arestitarrek, Maleskiren kezka ez baita literaturaren gainekoa bakarrik, literatura pentsamendurako bide bihurtzen baitu batez ere, euskalduntasunaz, denboraz, maitasunaz hitz egiteko: “Zuntz optikoak konektatu gaitu/ baina maitasun hitzak/ belarrira ditugu nahiago.// Komunikazioaren aroa erosi dugu,/ baina zerumugara begiratu behar/ gure buruak dioskuna aditzeko”.
Zentzu horretan, poesiak ematen dio halako patxada bat sare sozialek zein bere kreatibo lanak ematen ez diotena. Dena dela, igartzen zaio biak —twitter eta publizitatea— direla bere bizitzaren parte: berehalakoa da uneka Hau ez da poesia, txio baten gisakoa, eta bestalde mezua zelan helarazi, kezka nagusi horixe du uneoro.
Konbinazio horretatik sortzen ditu poemen baitan, haikuak bezain iradokitzaile, irudi moderno eta era beran betikoak: “Nire etxe azpiko munipak/ talde-erretratuak egiten dizkie/ japoniar teenager-ei./ Nokia batekin”. Zentzu horretan, “Abertzaletasunaren abantailak I” eta , “Abertzaletasunaren abantailak II” jenialtasun hutsa iruditu zaizkit. Eta ez dira liburuko bakarrak. Hau ez da poesia freskoa da, eta sakona. Eta arina ere bai, friboloa, entretenigarria. Ezer txarrik ez dauka horrek, kontrara, aspaldi irakurri gabea nintzen poemategi bat horrelakoa, Mikel Zarateren higidura berde baten antzekoa, ukitu mingots bat daukana azken-azken tragoan, konturatu barik bihurtzen dena gure garai hauen laburpen.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera