« Bizitza: mundu ororen pisua | Poesia, agian »
Hau ez da poesia / Unai Maleski / Elkar, 2016
Hau ez da poesia German Esparza / katrakak.net, 2016-03-10
Poeta baten lehena da Hau ez da poesia. Iruindarra da, 44 urte egingo ditu azaroan. Ezaguna da eskualdeko sare fisiko eta digitaletan bere umorearengatik eta diskrezioarengatik. Katakrakeko irakurle taldeko Txibik esan zuen liburua erdi irakurria zuenean: “Gara belaunaldi bat [belaunaldi berekoak dira Maleski eta bera] aurrekoaren mitoen pisuarekin bizi izan dena. Eta mito horiek erori direnean belaunaldi gazteagoarenekin topatu gara, baina ez dira gureak belaunaldi berrikoak.”
Mito asko eta poeta gehiegi daude euskaltegietako hormetan. “Hizkuntza bat ez da galtzen/ ez dakitenek ikasten ez dutelako./ Dakitenek hitz egiten ez dutelako ere/ ez da hizkuntza bat galtzen.” Moral asko eta praktika gutxi. Hitz egiten zuen euskaraz jolastokian nerabezaroko Unai Maleskik? Zeren Unai Maleski da “obsoletoa”, da “euskaldun pasiboa”. Orain poeta bat da. Liburuan dioenez liburu-dendetako saltzaileen saga bateko poeta bat. Kuartelei erne egotea gomendatzen zioten hankabiko txiki bat zenean.
Zuhaitzen aurrean erresistente bat da. Mikromagufismoen aurrean —horoskopoak, jainkoak, homeopatia, estralurtarrak— erresistente bat. Patxadazko ahots bat Iruñerrian azken urteetan jaio den estilo horrekin —Erro edo Astiz poeta zonbien ildoan— kontzientziaz baina parkeetan gaztelania nagusi dela dakien poetak bezala: umore lasai batekin.
Ez dituzte Maleskiren poemak euskara eskolen paretetan jarriko. Ez dituzte disekatuko. Baina agian liburu-dendetan bai jarriko dituztela bere esanak. Zeren Maleskik idatzia da “Gora gure gudariak./ Gora liburu-saltzaileak.” Harridura ikurrik gabeko poesia bat.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera