kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Hau ez da poesia / Unai Maleski / Elkar, 2016

Poesia, agian Javier Rojo / El Diario Vasco, 2016-03-12

Elkar argitaletxeak poesiaren alorrean plazaratu dituen azken idazlanek halako aldaketa baten aurrean gaudela pentsaraz dezakete. Izan ere, poesiaren alorrean berria den publiko batentzat ari diren idazle berrien idazlanak plazaratzen dituztela ematen baitu askotan. Eta inpresio hau areagotzen du Unai Maleski izenarekin sinatuta argitaratu den “Hau ez da poesia” liburuak. Zein izango litzateke poesiaren irakurle berri horien ezaugarri nagusia? Idatzizko kulturarekin baino ikus-entzunezko kulturarekin harreman estuagoak dituztelarik, poesiaren baliabide erretoriko-estilistikoak arrotz suertatzen zaizkiela. Poema zuzenak, askotan narrazioaren mugan dauden poema sinpleak, gustuko dituzte eta baliabide poetikoak erabiliz gero baliabide konbentzionalak nahiago dituzte. Bestaldetik, interneten hainbatetan ikusi ohi diren esaldi itxuraz sakonei hausnarketa filosofiko burutsuak deritzete. Espainian gazteleraz poesia irakurtzen hasi diren azken belaunaldikoek internet belaunaldi hori osatzen dute, eta badirudi joera hori ere heltzen ari dela guregana. Ziur aski hau guztia moda pasakorra baino ez da izango, baina, tira, hor dago fenomeno hori eta bere garrantzia du. Halako publikoa asetzen duen poesiak ez du ulermenaren aldetik konplikazio handirik eskaini behar, publizitate kanpaina batean erabiltzen diren esloganen antzekoa izaten da ia. Poetak, bestaldetik, bere iturriak inguru hurbilean bilatzen ditu, poesian hobesten dena komunikazio zuzena baita, eta hori gertatuko bada, testuingurua partekatua izan behar da. Hori dela-eta, poeta askotan poesiaren mundu honetara kasualitatez eta ia nahi gabe hurbildu den pertsona dugu. Ildo honetan kokatzen dut Unai Maleskiren idazlana. Liburuak lau zati ditu, hiru gai nagusi agertzen direlarik: poesia bera, amodioa eta identitatea. Poesiak azken bolada honetan erakusten duen joera honek etorkizunean indar handiagoa hartzen badu eta nagusi bihurtzen bada, agian onartu beharko da poesia ere kontsumoko objektua dela eta halako objektuekin gertatu ohi den bezala, irautea ez baizik-eta erabili eta bazterrean geratzea dela bere patua.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak