kritiken hemeroteka

6.964 kritika

Azken kritikak

« | »

Hondamendia / Xabier Montoia / Elkar, 2015

Kritika txar baten posibilitatea Txema Arinas / Berria, 2016-02-25

Egiten al dira kritika txarrak? Hau da, liburu bati txarra deritzozunean, ba al duzu zergatik edo zertan txarra den adierazteko modurik, isil gordeka ibili behar barik? Egon badaude kritikak txarrak direla sumatzen dituzunak. Zergatik? Nire ustetan behar edo ohiko den bezain onak ez direlako, hau da, liburuak zer edo zer txar edo oker duela adieraztera ausartzen direlako ozta-ozta. Hala ere, badirudi kritikariak, ezer txar edo okerrik adierazteko, ia beti inguru-minguru ibili behar duela nahitaez, egiazko kritika txar bat egitea oso gauza itsusia edo arriskutsua baita.

Itsusia halabeharrez beste baten lana juzkatzen ari zarelako, hau da, beste batek egindako saioa. Inor ez da perfektua, denok akatsak egiten ditugu, nork ez du inoiz hutsik egin bere lanean? Alde horretatik egiazko kritika txar bat egitekotan zer nolako gizakume errukigabekoa zaren erakusten ari zara; ez da polita, ez. Areago, badirudi ere kritika txar baten zilegitasuna kritikariaren kategoriaren arabera ebatzi beharrean gaudela. Idazle ezezagun edo ziztrin baten kritika txarrari isuriko zaio betiere bekaitz edo erresuminaren bekatua. Idazle hori, ordea, ospe edo prestigio handikoa baldin bada, berehalaxe hautemango dizkiogu handikiek gainontzeko idazkideekiko eta batik bat hasten ari direnekiko berenezko handiustea edo destaina. Kritika txarrak itsusiak dira, bai, sekula ezin baita igarri noiz arte zintzoak edo justuak garen, ala guztiz kontrakoa.

Alabaina, kritika txarrak arriskutsuak izaten dira ezer baino lehen. Liburu bat jendartean gaitzetsi orduko badakizu egilea etsai izango duzula behin betiko. Espero zenezake egile hori gizaki guztiz zentzuduna edota bihotz zein buru zabalekoa izatea, hau da, zure kritikaren nondik norakoak euren heinean ulertzerainokoa; baina ez, alferrik da, hori oso gutxitan, baliteke inoiz ez, suertatzen baita. Areago idazleen artean, non norberaren egoa hain handia eta halaber ere ahula edo hauskorra da ezen bizi osorako gorrotoak edo ezinikusiak sortzen diren ezinbestez. Jainkoari esker dueluak debekatu ei ziren aspaldian. Benetako arriskua, aldiz, ez datza idazlearen etsai bihurtzean, liburua argitaratutako editorearengan baizik, ezin baituzu inoiz asmatu etorkizunean editore horren ofizioaren premia izango duzun ala ez. Are okerrago, baliteke ere argitaletxe hori enpresa talde baten parte izatea, hau da, esate baterako, egunkariak, aldizkariak, irratiak edota liburu-dendak ere eduki ditzakeena, eta, jakina, enpresa honen hedabideok zuk hain gupidagabe, agian krudelki ere, kritikaturiko liburua saltzeko publizitate kanpaina egin eta gero ezin duzu espero aparteko onespenik.

Hala eta guztiz ere, kritika txar bat egiterakoan arriskurik handiena oso bestelakoa da, ez baitatorkizu kanpotik, zure barrenetik baizik. Beste idazle baten lana kolokan jartzen duzunean zure etorkizuneko idazlanak ere jartzen dituzu. Bai, nola ausartuko zara ezer idaztera beste batzuei egin zenizkien kritika txar guztiak aintzat hartu gabe, hau da, idazten ari zarenak antzerako kritikak merezi ote dituen etengabe gogoan izan gabe? Edo hau guztia nahikoa ez balitz bezala, nola egingo diozu zure buruari aurre beste idazle batzuen lana arbuiatu eta gero idaztea zer nolako eginkizun nekosoa eta eskergabekoa den ondo asko jakinda? Bestalde, kritika txar oro gaiztoa al da? Eta honengatik guzti honengatik ere ez dut uste ezer idatziko dudanik Xabier Montoiaren azken liburuari buruz.

Azken kritikak

Hadji-Murat
Lev Tolstoi

Joannes Jauregi

Bertso bilduma
Etxahun - Pierre Topet

Aritz Galarraga

Goldsmithen ikaslea
Joxean Agirre

Estibalitz Ezkerra

Alexis Zorbaren hitzak eta egintzak
Nikolas Kazantzakis

Hasier Rekondo

Zaldi beltzak zeruan
Txomin Peillen

Javier Rojo

Mundu ikuskerak euskal narratiba garaikidean: modernitatearen krisitik postidentitatearen promesera
Gorka Mercero

Mikel Asurmendi

Biennale
Beatriz Chivite

Peru Iparragirre

Mina edo libertatea!
Kepa Larrea

Javier Rojo

Hodien metafisika
Amelie Nothomb

Amaia Alvarez Uria

Nora goaz euskalduntasun honekin?
Joxe Manuel Odriozola

Joannes Jauregi

Gaizki ulertua
Irene Nemirovski

Aiora Sampedro

Hitzontziak
Xabier Montoia

Iratxe Esparza

Poesia kaiera
Rosalia de Castro

Igor Estankona

Mendi-joak
Aingeru Epaltza

Javier Rojo

Artxiboa

Otsaila 2018

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Hedabideak