kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Estolda jolasak / Jon Arretxe / Erein, 2015

Azalaren azpikoa Javier Rojo / El Diario Vasco, 2016-02-20

“Estolda jolasak” izenburuko nobela honetan protagonista, Mahamoud Toure, Burkina-Fasokoa, Bilbon ahal duen moduan bere bizimodua atera nahi duen afrikarra da. Kasu honetan, istilutan sartu delarik, Afrikara deportatzen dute eta Malin amaitzen du. Emakumeen trafikoan aritzen den mafia nigeriarrarekin egin du topo eta horrek eramango du odol isurtze amaiezina dirudien gertakarien segida batera.

Jon Arretxek bere literatur langintzaren hasieretan umorea zuen baliabide nagusietako bat, eta irakurleren bat horren bila baldin badoa idazlan honetan, jakin behar du umorea dagoeneko desagertu dela. Kontatzen dituen gauzak ez dira bromatan hartzeko, eta idazleak jakin du bere tonua gai hauei egokitzen. Hilketak, mendekuak, jazarpenak… horrelako osagaiek osatzen dute argumentua. Baina argumentuaren azaleko anekdotan kontatzen direnak alde batera utzita (azaleko anekdota horri erreparatuz gero liburua abentura-nobela interesgarria da), badaude beste alderdi batzuk, idazlea, hasieran komentatu dudan bezala, derrigorrezkoa bihurtzera daramatenak. Lehengo eta behin, “bestearen” presentzia. Protagonista Bilbon bizi den afrikarra izanik, gure ondoan ia konturatu gabe beste mundu batzuk ere badaudela erakusten digu idazleak.

Eta beste mundu horiek gobernatzeko beste arau batzuk daude, bizirautea lege baita halako munduan bizi direnentzat. Pertsonaiak bereizten dituena ez da egiten dutena, denek, aldez edo moldez, eskuak odolez zikinduta dauzkate eta, baizik eta egiten dutenaren motibazioa, eta alor honetan kontrajarpen nabarmen dago, leialtasuna eta dirua aurrez aurre jarrita baitaude.

Eta bitartean bertokoak edo ez dira enteratzen zer gertatzen den edo, anaia nagusiak izango balira (poliziak alegia), beren interesen arabera erabili nahi dituzte estoldetan mugitzen direnak. Hiriak azal ikusgarriaren azpian bestelako aurpegia du eta Jon Arretxek oso ondo jakin du mundu hori islatzen.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak