kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Mailu isila / Juan Kruz Igerabide / Alberdania, 2002

Begi saminak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2002-12-15

Juan Kruz Igerabidek ez du sekula poesia utzi; poetari ezinezko baitzaio poesia uztea, arrosari usaina uztea, hodei multzoari euria uztea, itsasoari aparra uztea bezalakoxe baita; berezko du poetak poesia eta, noranahi joaten bada ere, beti darama berarekin berarentzat. Egia da Juan Kruzen poesia sakabanatu egin dela, liburuz liburu zabaldu, euria soro eta zelaietan zabaltzen den bezala. Euria, bai, garrantzitsua da Juan Kruzek bere poesia gordetzeko eraiki duen etxean: hizkuntzaren etxean, poesiaren etxean. Poesia baita hitzak izan dezakeen etxerik egokiena. Poesiaren gorazarretan ari naiz, noski; Juan Kruzek bezala barne-hustuketan ari diren poeten gorazarretan; Juan Kruzek bezala eurizko longainaz mundua babestu nahi luketen guztien gorazarretan. “Krabelin lizunduak ernetzen dira, euri-tanten buruan”. Kafkak behin idatzi zuen: “Norbaitek bere buruaren hondoraino jaitsi nahi ez badu, mingarriegi gertatu zaiolakoan, arinegi idazten segituko du”. Ez dira hitz samurrak, ez dira hitz lasaigarriak, baina aplikagarriak zaizkio edozein kasutan, bere baitako minari aurpegira begiratu nahi ez eta arinez arin aritzen den idazleari. Etsipenetik eta etsipenez beterik idazten du Juan Kruz Igerabidek, Euskal Herri mindu eta minez jotakotik. Indarkeria, heriotza, hustutasuna dira poetak bere herriko, gure herriko, lur zurian ikusten dituen zulo beltzak. Poema garbiak dira, ibaiaren gardentasuna baitute, baina gogorrak dira, arnasa eragozten dute.

Liburuak hiru zati ditu: “Behera behar hau”, “Berriro igo nauzu” eta “Mailu isil bat behar dut”. Hirugarrenak, gainera, izenburua jartzeko aitzakia eman dio Juan Kruzi: “Mailu isil bat behar dut, gauez, inor ohartu gabe, mundua desegiteko”. Baina ez dago halako mailurik; mundua ez dago desegiterik, geure burua ere desegiterik ez dugun unetik aurrera. Sufrimendua eta samina ez dira amaitzen, ordea, eta poetak, mundua aldatzeko aukerarik ez duenez, sufrimendua eta saminari begi zorrotzez begiratzea du lanbide, gero denei esateko zertan diren biak ala biak.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak