kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Karanbola toxikoak / Andoni Urzelai / Susa, 2015

Bizitza gurutzatuak Javier Rojo / El Diario Vasco, 2015-12-26

Kontrazalean esaten denari erreparatuta eta paragrafo horiek hitzez hitz kontuan hartuz gero, irakurlea pixka bat jokoz kanpo gera daiteke, pentsa baitezake narrazio bilduma baten aurrean dagoela. Hori, baina, ez da guztiz egia. Atalak nahiko autonomoak diren arren egitura handiago baten zatiak dira, ez istorio solteak.

Atalen artean argumentuaren aldetik harremanak egon badaude, ez oso sendoak, argumentuaren hari orokorra nahikoa ahula da-eta; eta inportanteagoa dena, atal bakoitzean kontatzen dena ulertzeko ezinbestekoa da beste ataletan azaltzen dena jakitea. Izan ere, atalen arteko erlazio horiek egituratzaileak dira. Beste hitzetan esanda, liburu honetan agertzen dena ez da narrazio bilduma soil bat, nobelaren mugan dagoen idazlana baizik. Irakurlea istorioz istorio doa aurrera argumentuan zehar, karanbola amaigabe batean bezala, non bolaren mugimendua batetik bestera pasatzen den sare moduko bat osatuz. Istorio hauetan agertzen diren pertsonaiek beren jarrerak muturrera eramatea erabakitzen dute. Bizitza gris batean heroi handiak izan nahiko lukete, eta jarrera arranditsuak erakutsi. Baina ez dira konturatzen ez dagoela sare horretatik ihes egiterik, non ez den hiltzean.

Pertsonaiek batzuetan helburu absurduetan jartzen dituzte beren indarrak, norberaren zorotasuna askatasunaren esparru bakarra delarik. Honelako pertsonaien aurrean aurkezten den jarrera anbiguoa da. Batzuetan gupidarik gabe astinduta agertzen zaizkigu, sarkasmoz beteriko ikuspuntu bat lagun. Baina noizean behin ikuspuntu hau leundu egiten da eta begirada amultsua agertzen da. Umorea ere ez da falta, baina umore mingotsa da, irribarrea sortu bezain laster izoztuta uzten duen umorea alegia. Beren mixeria txikietan katigatuta bizi dira pertsonaiak.

Eta bizitza gurutzatu horiek osatzen duten sarean korapilatuta geratzen direlarik, ikuspuntu pesimista nagusituz doa poliki-poliki.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak