kritiken hemeroteka

6.959 kritika

Azken kritikak

« | »

Mundua betetzen zenuten / Tere Irastortza / Pamiela, 2015

Kasu ebidentziei Iker Zaldua / Gara, 2015-12-05

Lau urte igaro dira zaldibiarrak bere azken poesia-liburua argitara eman zuenetik. Orduko hartan “Eta orain badakit” ekarri zuen eta urtebete lehenago zendutako Karmele Igartua poeta eta adiskidea izan zuen gogoan, aurkezpenean adierazi zuen bezala. Heriotza hark asko markatu zuen Irastortza eta gaiari buruzko gogoeta ez zen falta izan, bere esanetan, zoriontasunari buruzko hartan.

Zaila dirudi bi gai horiek uztartzea, heriotzak eta zoriontasunak adiskidetu ezin daitezkeen bi arerioren traza baitute. Lau urte igarota “Mundua betetzen zenuten” plazaratu du eta oraingoan bete-betean heldu dio heriotzaren gaiari.

Aurkezpenean hauek esan zituen: “Lagun bat, edo aita edo ama hiltzen zaizkizunean, heriotzaren ebidentzia sentitzen duzu” eta “heriotzaz hitz egiten denean dramatismo handiaz hitz egin ohi da eta nik ez nion tonu hori eman nahi”. Bigarren esaldi hori azpimarratuko nuke, dramatismoa kendu nahi dio, arindu egin nahi du gertaera ekidinezina, agian arintasun horrekin zoriontsuago-edo biziko garelakoan. Eta badira liburuan ahalegin hori salatzen duten esaldiak; “halako batean heriotzak ez zaitu beldurtuko, orain besterik pentsatu arren”.

Baina, egiaz, tonu iluna, tristura eta beldurra sarriegitan ikusten ditut, dramatismoa kendu nahi hori berariazko ekintza bat dela ez pentsatzeko, ekintza natural batetik harago. Adibideak ez dira gutxi: “Maite ditugunak hiltzean/ geu hasten garela hiltzen hemen” edo “kanilen jarioak gogorarazten dit/ herioak tantaka-tantaka destilatzen duela bizia/ elkar maite dutenen amets-alanbikeetan” edo “Ikasi dugu halabeharrak baino gehiago lotzen gaituela beldurrak”.

“Mundua betetzen zenuten” dio azalak, eta uste dut ebidentzia horrek ere baduela pisua liburuan; hau da, galera bat izatean sortzen den hutsunearekin hartzen dugu galdu ohi dugunaren tamaina, eta orduan galdutako hori ekartzera jotzen dugu, esate baterako, argazkietara; “baina argazkiak ferekatzean/ esna daitezke behatza mamiak” edo “Behatz-puntetan mintza sentituz ukitzen ditut erretratuak”. Edo jotzen dugu oroimenera “Mundua betetzen huen/ eta aisa pasatzen genian/ hegan bezala/ debrazate abiatzen ginenetan”.

Bestelakoan, azpimarragarri iruditzen zait molde ugariko poemak gordetzen direla liburuan, poema labur eta iradokitzaileak, poema narratiboren bat, poema zuzenak, baita joko modura aurkeztutakoak ere. Idazle da Irastortza, baina poeta da batez ere, eta poesiarekin jolastea atsegin du eta, kasu honetan, irakurlea jolasean ipintzera ausartu da, hizkiak galduta dituen esaldi bat ipini eta, beherago, buruz behera, esaldi hori hizki guztiekin idatzita.

Lasai irakurtzeko liburua da. Gaia agerikoa izan arren, batzuetan bere baitan bilduta idatzita dagoela iruditu zait, lehen pertsonaren subjektibitatea nabarmendu egiten da, eta esaldi bakoitzak gordetzen duen mamia behar bezala goxatzeko irakurketa lasterrari uko egin behar zaio, ulertua berrulertzeko edo lehen interpretazioari falta zaizkion elementuak bilatzeko, egon badaude eta.

Finean, gai unibertsala du mintzagai, bizi garen artean ukatu egiten duguna. Baina Irastortzak ohartarazten digu herioaz gogoeta egitea, apika, komenigarria dela, aurkezpenean aipatzen zituen ebidentziek, ustekabean, biluzik harrapa ez gaitzaten.

Azken kritikak

Mundu ikuskerak euskal narratiba garaikidean: modernitatearen krisitik postidentitatearen promesera
Gorka Mercero

Mikel Asurmendi

Biennale
Beatriz Chivite

Peru Iparragirre

Mina edo libertatea!
Kepa Larrea

Javier Rojo

Hodien metafisika
Amelie Nothomb

Amaia Alvarez Uria

Nora goaz euskalduntasun honekin?
Joxe Manuel Odriozola

Joannes Jauregi

Gaizki ulertua
Irene Nemirovski

Aiora Sampedro

Hitzontziak
Xabier Montoia

Iratxe Esparza

Poesia kaiera
Rosalia de Castro

Igor Estankona

Mendi-joak
Aingeru Epaltza

Javier Rojo

Mendi-joak
Aingeru Epaltza

Peru Iparragirre

Gerezi denbora
Inazio Mujika Iraola

Amaia Serrano Mariezkurrena

Eoskola. Heziketa hipermodernoa
Mitxelko Uranga

Javier Rojo

Txoriak dira bederatzi
Tere Irastortza

Aitor Francos

Haizeari begira
Jon Ariza de Miguel

Usoa Alberdi Fernández

Artxiboa

Otsaila 2018

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Hedabideak