kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Saizarbitoria eta iragana / Markos Zapiain / Susa, 2015

Saizarbitoriaz Javier Rojo / El Correo, 2015-10-17

Saiakera liburu honen tesi nagusia honela laburbil daiteke: Saizarbitoriaren nobeletan agertzen diren pertsonaiek erlazio neurotikoa dute beren iraganarekin, non iragan horrek katigaturik aurkitzen baitira, bizitza normala aurrera eraman ezinean. Zapiainek Saizarbitoriaren nobeletan zehar arakatzen du tesi hori berma dezaketen datuak bilatzeko. Alde horretatik esan behar da Zapiainek informazio handia erabiltzen duela. Eta bere azalpenak kontuan hartuta, argi geratzen da Saizarbitoriaren nobeletan agertzen diren pertsonaia askok ez dutela iraganarekiko zorra ondo kitatu, iraganak eta iraganaren oroitzapenak estututako izakiak baitira. Zapiainek bere ideia azaltzeko erabili duen prozedurak, bestaldetik, ezaugarri batzuk erakusten ditu. Lehenengo ezaugarria izango litzateke batzuetan Zapiainek ez duela aparatu kritiko handirik erabiltzen. Zenbaitetan irakurleak erreferentzia bibliografikoren bat espero duenean ez da horrelakorik agertzen. Bestetan, ordea, bai, eta honek desoreka pixka bat ematen dio idazlanari. Bigarren ezaugarria Saizarbitoriaren iritzien eta Zapiainen interpretazioen arteko nahasketa da. Izan ere, idazlan honetan bi ahots aurkitzen dira, Saizarbitoriarena eta Zapiainena, pertsonaien arazoak azaltzen, eta askotan ez dago bereizterik zeinena den. Beste ezaugarri bat idazlanean askotan ematen den beste nahasketa bat da: Saizarbitoria eta honek sortutako pertsonaiak identifikatzen dira, pertsonaiak idazlearen ispilua baino ez balira bezala. Eta amaitzeko, psikoanalisiak sortutako kontzeptuak erabiltzeko joera ere aipagarri izango litzateke, azalpenak fikzioaren eta errealitatearen arteko mugen gainetik jarrita. Hauxe da saiakera honetatik atera litekeen beste ondorio bat: fikziozko argumentuak erabiltzen ditu Ramon Saizarbitoriak errealitateaz hitz egiteko.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak