kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Su zelaiak / Mikel Peruarena Ansa / Susa, 2014

Infernua kontatu nahiz Lucien Etxezaharreta / 111 aldizkaria, 2015-07

Mikel Peruarenaren lanak sartzen gaitu Euskal Herriko min eta dolamen handienetarik baten iturrian. Isilik ikusi ditugu hainbeste gizon, asko zirela maingu, zango edo beso motzak, okerrak, irringarri zirenak guretzako biziaren ederraren alde iluna agertzen zigutelakoan baina ere amets gaiztoetan itsusiaren itsusiz barregarri bilakatzen zirenak. Isilik ziren eta beren pairamenaz ezer ez ginakien.

Mendeurrena dela eta, Hamalaueko Gerla edo Gerla Haundia deitzen zuten hori, beste hitzekin aipatzen da euskaraz. Garai hartako sarraskien biharamonean eleberri famatu batzuek literatur europarra argitu zuten: Alemaniatik Erich Maria Remarquen Mendebalean ezer ez berri edo Ernst Jungeren Altzeiruzko erauntsiak atera izren, Frantzian Roland Dorgelèsen Zurezko kurutzeak edo Maurice Genevoixren 14eko haiek aipatuenetarik dira. Euskarazko Jean Barbieren Piarres, gerra iragan eta laster argitaratu zenean, Frantziarentzat jasan martirioa goresten baizik ez zen. Gisa berean, gure eskualdean hain eragile izan ziren “Gerlari ohiek” Frantziarentzat isuri odola lekuko zutela elizgizonen benedizionerekin frantses abertzaletasun nazionalista gureganatu zuten. Hor ez zen duda izpirik agertzen Frantziako agintarien jarrera belizistaren salatzeko edo bederen kritikatzeko ez eta ere pazifismo zerbaiten balioaren aipatzeko.

Nobela historikoak nolazpeit modan ditugu eta euskaraz ere aurkitzen dira asko, Nafarroako historia korapilatsuak edo beste azalduz. Frantziako Iraultza garaia hunkitu dute beste batzuek, bereziki… nafartarren lumatik. Edorta Jimenezek piratekin sartu gintuen 17 eta 18. mendeetan. Gerra Karlistek edo 36koek beren kontakizunak azaldu zituzten ere euskaraz. 14-18ko sailean, Xabier Montoiak Hezurrik gabeko hilak nobelan gerra horren trajedia azaldu zuen, gogoetagarriak ziren solasak barruan jarriz eta gerraren basakeri eta ankerra nabari ziren. Mikelek eskaini digun lanak beste biderik hartu du. Baluke nobela historikoaren edo erreportaiaren itxuratik, lekukotasunetik ere, bizirik atera ziren haiek zerbait kontatu balute bezalatsu, hain hurbiletik soldadoen bidea jarraitzen baitu.

Bere lanbidea arriskitsua geratzen ahalko zen, Felipe Luroren ondotik urratsez urrats ibiliz, Baionako 49.arekin. Horko kuartelatik atera ziren Gerra Handiko gehienak, bereziki lapurtar eta benafartarrak beste batzu unitate berezietan, nola Tarben zaldizko hussards horietan ziren. Zuberotarretan asko Pauera deitu ziren. 49ème d’Infanterie hori Baiona Ttipian Gaztelu Berrian jarria zen. Mikelek erreximendu horren Journal de Marche edo ibilbideen egunkaria ikertu zuen. Horrek kontatzen du ia soldadu gehienek orduan egin zutena. Lehendabizi Belgikara joatea han 14eko abuztuan sartuz alemanei buru egiteko, hor zirela berehala sarraski handienak gertatu, urdin gorriz jantziak eta kaskarik gabeko Lebel fusiladun frantsesak, feldgrau jantziak eta mitrallusa ugarirekin zirenen aurka. Erretira izugarria Pariseren defendiatzeko eta iraileko Marneko gudaldi handia lehen hilerri handien hazle gertatu ziren. Urte hondarreko frentea finkatu zen lau urtetarako Ipar Itsasotik Suitzaraino. Ordu izigarriak nobela honetan dira, 15eko ofentsiba inutilak, 16ean alemanek Verdunen muntatu eraso ikaragarria eta frantsesen defentsa desesperatua, 17ko urte larria, Chemin des Dames edo Andereen Bideko sarrraskiak, soldadoen jazarketak eta azkenean bi milioi soldadu amerikarren etortzearekin gerraren “irabaztea”. Kalbario luzea izan zen, Iparraldeko 6000 hiletarik 2600 49.ekoek bizia galdu zuten. Soldaduen bide ezinbestekoa zen, obeditu behar ez “mutinatua” edo espia edo desertore nahikerian sartua kontsideratua eta fusilatua izaiteko.

Mikelen nobelan kurutzearen bide luze hori kontatua da. Hor da ere esperantzaren ildoa, lagun maitatuen gutunak, etxera “permisionez” joate mingarri haiek, auzitegi militarren jarrera barkamenik gabekoa. Baina ere orduko bizi eta inguruko solasak. Horretarako dokumentu asko baliatzen ditu, nola orduko Eskualduna astekaria, gerlaren alde hain goraki jarri zena, hasierako Gerla hasi da, Biba Frantzia! deiadarra etxe guzietara helaraziz baina testu askoren bidez gerraren berri emanez. Soldaduen hitz eta gutunak ere baliatu ditu, errekak deitzen zituzten lubakietan sortuak. Erreximenduak kurutzatu herriak, Fismes, Craonne eta besteak agertzen dira. Orduko pertsonaia ezagunak, “zibilak” eta beste, nobelak biziarazten digula orduko garaia burutik buru.

Suzko heriotz zelaietara eraman zituzten horien bizian liburuak sartzen gaitu. “Etziren joan behar” errepikatzen da gaur baina aukerarik izan ez zuten horien patu tristea barneratzen digu. 49. horretan ibili zen Batita Galzagorri ene aitatxi zenaren bidea erakutsi dit ere eta liburua ez dut hetsi ahal izan minik gabe. Gerra horrek sortu duen literaturari argitzailea eta sendiarazlea izan dadin eskatzen ahal zaio eta sail horretan Mikel Peruarenak eskaini diguna obra nagusi bat da.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak