« Izen handiari uko | Aberasteko modukoa »
Literatura hiztegi tekniko laburra / Karlos Linazasoro / Elkar, 2015
Literatur miszelanea Javier Rojo / El Correo, 2015-09-12
Karlos Linazasorok argitara eman duen azken liburuak “Literatura hiztegi tekniko laburra” du izenburua, baina, irakurlea berehala ohartuko denez, ez da berez hiztegi teknikoa, ez behintzat hiztegi teknikotzat normalean ulertzen duguna kontuan hartzera. Itxuraz hiztegiek berezkoa duten hurrenkera alfabetikoa errespetatzen da liburua antolatzerakoan, eta literaturan ohikoak diren kontzeptuak erabiltzen dira liburuaren hezurdura osatzeko. Kontzeptu hauek, ordea, ez dira gehiegi azaltzen. Horren ordez, idazleak bere baitatik sortutako adibideak eskaintzen ditu. Beraz, liburu hau antologia edo miszelanea izatetik hurbilago dago, benetako hiztegia izatetik baino. Eta idazlearen baitatik sortutako atal horiek guztiek alfabetoaren arabera antolatuta dauden kontzeptuak azaltzeko baino gehiago balio dute Karlos Linazasorok sortzen duen literaturaren adibide multzo oparoa eskaintzeko. Beraz, askotariko lanak aurkitzen ditugu liburu honetan. Antzerki lan laburrak topatuko ditugu adibidez, non idazleak absurdoaren literaturarako duen joera azaltzen zaigun, Harold Pinter-en esketxak gogora ekar lezaketen testuak eskainiz. Ugariak dira bestalde aforismoak edo honen antza duten testu laburrak. Gogora dezagun Karlos Linazasorok askotan erabili izan duela literatur genero hori bere idazlanetan.
Eta generoari dagokion bezala, horrelako idazlanetan paradoxa da idazleak gehien erabiltzen duen baliabidea, gehienbat azaleko itxuraren eta sakoneko egiaren artean dagoen aldea nabarmentzeko. Poemak ere aurkitzen dira miszelanea honetan, hauek, egia esan, oso ugariak ez badira ere. Edonola ere, agertzen diren adibide bakanek Linazasoro lur orotariko idazlea dela erakusten dute, gai baita, besteak beste, sonetoak sortzeko. Eta, jakina, ez dira narrazio mota desberdinak falta.
Liburu honetan agertzen diren idazlan gehienetan idazlearen umore berezia nabarmentzen da, umore berezia, berea ez baita barre eragiten duen umorea, baizik-eta irribarrea izoztuta uzten duena, gizakiaren gaineko ideia ezkorretatik sortutako umore krudela. Liburuak denetarikoa duelarik, haren maila ere halakoxea da: denetariko testuak topa ditzakegu eta interesa pizten duten atalen ondoan (gurasoei buruzkoak benetan hunkigarriak dira), hain ikusgarriak ez direnak ere irakur daitezke. Idazle honen jarreran, idaztea bizitzearen sinonimoa da eta liburu honek planteamendu horren adibidea eskaintzen digu.
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera
Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa
Irati Majuelo
Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua
Ibon Egaña
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Aiora Sampedro
Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig
Jon Jimenez