kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Argia, lurra, zuhaitza, zerua / Jon Gerediaga / Pamiela, 2015

Izen handiari uko Hasier Rekondo / Berria, 2015-09-06

Jon Gerediaga (Bilbo, 1975) idazleen poeta, edo poeten poeta, izateko baldintza guztiak betetzen dituela gaztigatu zidan behin literaturazale porrokatu batek. Haren poesiagintza gardena eraikitzeko gai unibertsalak jorratu arren (denboraren iragan ziklikoa, heriotzaren gaineko soslai lanbrotsua, naturarekin eta naturatik ehundutako solasaldi geldoa), “izen handiari uko” egin diola baitirudi, hau da, literaturaz kanpo dena zaiola soberakin, poesiaren baitan gotortu den poeta baitugu Gerediaga.

Argia, lurra, zuhaitza, zerua (Pamiela, 2015) laugarren poesia liburu honetan, uda amaigabe batean emozioz blai dastatu dudan literatur fruitu bakarra, bere betiko jomugaren berri ematen digu. “… eta lasai noa, eta konforme / eta ahalik eta geldoen / gauza eta izaki eta leku guztietarantz”. Leku guztietarantz joan-etorri poetiko amaigabean fintasuna eta gardentasun darabiltza, haikurik konplexuenak eta sinpleenak uztartuz, poeten poeta baino zerbait gehiago dela berretsiz. Poeta umotuaren zirrikituetan barrena, azken liburuan 104 poema ondu ditu minimalismoaren moldean gorpuztuta. “… guri begira dago itsasoa, gure zain/ maitatzen dakien materia naiz/ ahula, itzaltsua,/ hauskorra,/ oso-osorik bizidun denaren antzeko”.

Baiki, norbaitek esan lezake naturan gotortze horretan “munduari” egin diola ihes Gerediagak. Esan nahi da, sare sozialetan zein komunikabideetan nekagarri erabili ohi dugun politika handiaren, harrokeria ezberdinen, eta eztabaida hutsalen munduari egiten diola muzin; arrazoi izango du apika, baina Gerediagak ez dio inondik inora “mundu errealari” uko egingo, poesia bera baliatuz eraikiko baitu mundu erreala. Udaberriro, adaburuak berdatzen dira, Gerediagaren poemok infinituki berdatzen diren gisara, eta izen handiari uko egin arren, ez du alboratuko existentziaren gazi-goxoa hitz orekatuez janztea eta eranztea. “… Afrikako gizonak euritan/ tabernaz taberna dabiltza/ aterkiak saltzen, irribarretsu… Harago beharbada/ itsaso handi horrek/ ez dauka lotsarik,/ ez beldurrik, ez minik/ ez aterik./ Bizipozik ere/ agian ez du sentituko”. Alta, bada, poetak badu izaeraren distiraren zantzurik, eta ez da gutxi. Gerediaga poeta naturaren parte baita, natura eta poesia existitzeko sortuak baitira, adaburuak bezala. “… Orain, gauminean,/ akiturik, ardoak laztandurik,/ miresten dut azkenik/ goizean ibaiak zeraman argia,/ distira hura, distira”.

Arestian aipatutako gai unibertsalez gain, poetari bereziki interesatzen zaio poesiagintzaren balizko hutsaltasuna, ulergarritasunaren komedia, eta hitzak inporta ala ez inporta, loreek besterik ez dute garrantzirik, ezerk garrantzirik baldin badu… “pozik nago udaberria heldu delako… eta hitz hauek ez dute inporta/ lore zuriak lore zuriak”. Liburuari nolabaiteko ñabardurarik jartzekotan, nago material poetikoaren eta ideien oparotasunak berak kalte egiten diola egiturari, eta zenbait poema lar errepikakor gerta dakizkiokeela irakurleari. Gerediagaren kalitateak inarroste prozesuan traba egin diola nonbait. Alta bada, naturan aukeratzea zail samar gertatzen den modura, ez da erraza izan behar horrenbesteko kalitate handiko poemen artean aukeratzea. Izan ere, adaburuak berdatzen diren gisara, eternalki berdatu beharko lirateke Jon Gerediagaren poemak.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak