kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Back to Leizarraga / Kepa Altonaga / Pamiela, 2015

Zehaztasuna helburu Javier Rojo / El Correo, 2015-09-05

“Back to Leizarraga” irakurtzen hasi naizenean, denboran zehar bidaia egiten ari nintzela iruditu zait, Kepa Altonagak itxuraz aspaldian gaindituta egon behar ziren arazoak aipatzen zituelakoan. Izan ere, prosaren izaeraz arduratzen den liburu bat da, testu batek zer nolako ezaugarriak izan behar dituen aztertzen duena, zehaztasuna helburu. Eta azken bi hitz hauek funtsezkoak dira Altonagaren liburua ulertzeko. Kepa Altonaga zientzia mundutik abiatzen da, eta zientzian erabiltzen diren testuek berezko ezaugarria dute zehatzak izatea. Anbiguetatea eta gutxi gorabeherako interpretazioak ez datoz bat zientziarekin. Eta halaxe izan behar da, zientziak bere izaera galduko ez badu. Baina zientziak duen zehaztasun horrek zientziaren mugak ere gainditzen ditu, eta diskurtso zientifikoa egiten ez denean ere, zehaztasuna behar da. Honelako oinarriak kontuan hartuta, Kepa Altonaga konturatu da zientziaz aritzen diren euskal testuetan hiztegiaren aldetik zehaztugabetasun handia dagoela, hain zuzen ere, komunitate zientifikoan ohikoak diren hitzak bazterrean uzten baitira hizkuntzaren aldetiko jatortasuna bilatzeko asmoz. Inguruko erdaretan ohikoak diren hitzak geureganatu beharrean, euskarak dituen prozedurak aprobetxatuz asmatu egiten dira hitzak askotan. Ondorioa zehaztugabetasuna, non ez den testu ulertezina.

Hiztegiari dagokion arazo honez gainera, euskarak aurkezten duen bigarren arazoa sintaxia bera da. Gure testuinguru kulturalean dauden beste hizkuntzek nahiko ordena antzekoa erakusten dute, baina euskara desberdin agertzen da. Denda dela, euskal idazle klasikoak arazo berberekin aurkitu ziren XVI eta XVII. mendeetan.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak