kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Perlak, kolpeak, musuak, traizioak / Joxemari Iturralde / Pamiela, 2015

Bi boxeolari Javier Rojo / El Diario Vasco, 2015-08-28

Garai batean ematen zuen Joxemari Iturraldek gure literaturan leku garrantzitsua beteko zuela, Atxagarekin eta gure kanonaren erdigunean kokatuta ikusiko genuela. 80ko hamarkadan geunden orduan eta euskal literatura bere tokia bilatzen ari zen. Iturralde, dena dela, poliki-poliki bazterrean geratzen hasi zen. Ez dakit lehenengo lerrotik urruntze hori erabaki kontzientea izan zen ala bizitzaren gorabeherek bultzatuta egin zuen. Edonola ere, ez zaigu agertzen mundu honen erdigunean. Noizean behin libururen bat argitaratzen du, askotan gazte literaturakoa, irregular xamar bihurtu den literatur ibilbide baten adibide. Oraingoan, helduentzako nobela batekin egin du agerpen berria. Idazlanaren izenburua: “Perlak, kolpeak, musuak, traizioak”. Liburu honetan Iturraldek Euskal Herriak ezagutu dituen bi boxeolari handienen ibilbidea eraikitzen du: Paulino Uzkudun eta Isidoro Gaztañaga dira nobela honetako protagonistak. Lehenengoa, euskaldunen oroimenean (eta gehienetan, ez oso onerako) grabatuta geratu den izena da; bigarrena, ordea, nahiko ezezaguna da, “inoiz existitu ez zen boxeolaria”, alegia, kirol honen zale porrokatuentzat izan ezik. Argumentua aurrera eramateko, idazleak boxeolari horiekin harremanak izan zituzten emakumeak erabiltzen ditu. Emakumeok, ordea, beti daude bigarren plano batean, inoiz ez diote elkar-trukagarriak diren piezak izateari uzten, azken finean argumentua aurrera eramateko aitzakiak baizik ez baitira. Nobelak askotan garai bateko kronika dirudi, baina ikusgarria da nola liburuaren erdialdera heldu arte ez den data bakar bat ere aipatzen. Ordura arte, irakurleek asmatu behar dute pertsonaiek protagonizatutakoak noiz gertatu diren. Izan ere, historiaren presentziak garrantzia hartzen duenean (beraz, pertsonaien bizitzek eta historiak bat egiten dutenean), idazleak zehaztasunaren beharra nabaritu duela dirudi eta orduan hasten dira datak. Kontakizunean gehienetan ikuspuntu neutroa mantentzen saiatzen da, galbidera hurbiltzen diren eta ia-ia animaliatasunaren mugan dauden pertsonaien jokaerak etologo-begiz aztertuz. Objektibotasun hau, baina, ezin izan da azken momenturaino mantendu, eta orduan euskaldunen ohiko aurreiritziak agertzen dira Paulino Uzkudun falangistak errepresentatzen duenaz.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak