kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Neronek tirako nizkin / Sebastian Salaberria / Auspoa, 1964

Neronek tirako nizkin Luis Mitxelena / Egan, 1964

Liburu honek, honez gero guztiok dakigunez, eraman du aurtengo Agoraren Gipuzcoa eleberri saria. Eta burruka larrian eraman gainera, horrenbeste esan dezaket, noski, ez baitzuen etsai indartsuren faltarik.

Saria ez ezik, irakurleak ere eraman ditu bere ondoan, batari eta besteari entzuten diodana sinetsi behar badut. Nola ez sinetsi, gainera, neroni ere liburu hau burutik burura atseginez beterik irakurri dutenetakoa baldin banaiz?

Hitz bitan esana dago non datzan Neronek tirako nizkin-en gozoa eta indarra. Gure artean ehunka eta milaka ditugun herriko gizon apal horietako bat mintzatzen zaigu Sebastian Salaverriaren ahoz, gizon argia, ez ikasiegia eta ez ezjakina. Horrexek kontatzen dizkigu, argi eta bizi, bere bizitzako gertaerak eta gorabeherak, Oiartzungo jaiotetxetik hasi eta azken gerrateko ezbeharrak eta nahigabeak burutu arte.

Irakurgai erraza eta atsegina hau, inon errazik eta atseginik baldin bada, eta batez ere bizia dariona. Eleberriak lekuko izan behar duela diotenak badira, besterik baino lehenago. Dena dela, lekukoak ere behar dira, gutxienez, eta nekez aurkituko dugu honelako lekukotasun eta testigutza, baino, zintzoagorik. Horrelako zerbaiten egarriak geunden aspaldian gure Euskalerrian.

Eleberri honen ondoren, ez du inork ukatuko bertso paperen egileak bestetarako ere gauza direnik.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak