kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Leuropa / Pablo Sastre / Susa, 2002

Ametsezko paradisua Javier Rojo / El Correo, 2002-11-20

Pablo Sastrek euskal literaturan ibilbide luzea egin du, ibilbide luzea eta gorabeheratua, idazlan interesgarrien ondoan, interes eskaseko liburuak ere idatzi baititu. Dena dela, azken urteotan, lehenengoek esparru handiagoa hartzen dute haren literatur produkzioan, bigarrenek baino. Seinale, idazleak ofizioa ikasi duela. “Leuropa” idazlan interesgarrien esparruko nobela da.

Bertan kontatzen zaigu nola kamioizale batek antolatzen duen Marokotik legez kanpoko etorkin batzuk ekartzea, hara egin behar duen bidaia batean. Laguntzailetzat Tximi du, magrebiar jatorriko euskalduna, bidaia honetan bere jatorrietara itzultzeko aukera izango duena. Europa paradisua da Afrikako biztanleentzat, baina amestutako paradisu horretara heltzeko, bidaiak suposatzen duen ifernutik pasatu beharko dute. Esklaboen trafikoa ere berri batean gauzatua ikusten dugu, beraz, istorio honetan.

Narrazioa lehenengo pertsonan kontatuta dago, Tximi bera narratzailea delarik, eta ahozko kontakizun bat balitz bezala aurkezten zaigu, honek inplikatzen duen guztiarekin; inkoherentzia batzuk, erderakadak eta hizkuntzen nahasketa, transkripzioak diruditen formen erabilera. Honegatik, batzuetan entzuten egongo balitz bezala irakurri behar da nobela hau.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak