kritiken hemeroteka

8.301 kritika

« | »

Malentxo alargun / Antonio Maria Labaien / Auspoa, 1962

Malentxo alargun Luis Mitxelena / Egan, 1962

Labayen jauna eraberritzeko gogoz euskal teatroan agertu zenez gero, eta aspalditxo agertu zen, hemen bere lanen berri laburrean ikus daitekeenez, ez du hutsik utzi aurreneko hartan hartu zuen leku jasoa. Patxadan, itobeharrezko presarik gabe, aurrera darama hasieran hartu zuen asmoa, gero eta trebeago, gero eta maixuago. Ez die berritasunei ez berrikeriei muzin egiten, baina ez du uste haize berriei atea zabal-zabalik irekitzeaz gehiegizko irabazirik izango genukeenik. Leialki dabilkio ondotik atzoko teatroari, atzokoa ez ezik, gaurkoa eta betikoa ere delakoan. Ez dabil oker, noski.

Komeria hau, Malentxo alargun, nere iritziak ezer balio badu, ondu dituenetarik onenetakoa dugu, seguru asko. Malen gaztea, bihozpera, xaloa eta xaloa bezain maliziarik gabea eta haren inguruan dabiltzan gizon-emakumeak, Petra koinata, inudea, Xalbador tratalaria, Don Bitor ardi itxurako otso bilbotarra, eta enparauak, bizi bizirik ezartzen dizkigu begien aurrean, nork bere opilari ikatza eraman beharrean ahaleginean ari direla. Eta azkeneko kezkak eta kopeta ilunak irriparre bihurtzen dira, gainera zetorkigun ekaitza, Artzai-sinfoniakoaren modura, ez baita uda erdiko hodei trumoitsu baten eraso laburra baizik izan.

Egingo nuke antzeztoki batean ikusteko gogoa sortuko zaiola, neroni gertatu zaidanaren arabera, komeria hau irakurri duen edozeini.

Azken kritikak

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak