kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Olerki ta idatzi guziak / Loramendi / Itxaropena, 1961

Olerki ta idatzi guziak Luis Mitxelena / Egan, 1961

Iaz Loramendiren omenez Bedoñan egin zen jaialdiaren ondoren dator Loramendi zenari eta euskal poesiari aspaldidanik zor genion liburu eder hau. Orduko sariketan lehen saria eraman zuten idazlanak agertu ziren Euskeran. Orain, berriz, Loramendirenak berarenak, neurtitzak eta prosa, datoz liburu honetan, maitekiro bilduak eta argitaratuak.

Biltzailea Yurretar Julian Aita kaputxinoa izan da eta, Bedoñatar Joakin kaputxino-gai zenaren lanak arretaz eta osotoro biltzeaz gainera, argibide ugariz jantzi ditu. Hori gutxi ez dela, haren bizitza eta lanak ederki azaldu ditu bildumari ipini dion hitzaurrean.

Badu liburuak hitzaurreaz landara beste hitzaurre edo erdiko hitz bat, arras biziki, egoki eta, honela esan badaiteke, toleskabeki idatzia: Orixe-rena Loramendiren olerkiaz. Zuzen baino zuzenkiago adierazten du bertan Loramendiren izenaren eta eginen egokitasuna: Izan ere, lore oriek igali edo arnari biurtu baiño len il zan gizagajoa.

Nolanahi ere, lore ugaririk utzi zigun Loramendik, fruitu heldurik emateko astia kendu bazitzaion ere. Erromantiko purrukatu hark bazuen bere garaiko olerkari gutxik adinako etorri eta hitz aberastasuna; baita, aldizka, aberatsaren aberatsez, hitz ozenen eta irudi distiatsuen osinean murgiltzeko isuria ere. Dena den, beti trinkoak ez badira haren bertsoak, biribil-biribilak izaten dira gehienetan.

Ongi mereziak dituzte eskerrak iazko omenaldia eta aurtengo bilduma hau argitaratzen saiatu diren euskaltzale azkarrek.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak