kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Kafka Bilbon / Pedro Alberdi / Alberdania, 2002

Kafka, Aresti eta besteak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2002-11-17

Pedro Alberdi idazle fina da, baina, tamalez guretzat, ez da gehiegi argitaratzen duen horietakoa; tamalez diot, prosa ederraren jabea baita, eta hori ez da erraza, ez euskaraz ez erdararik erdaldunean ere. Pedro Alberdik, gainera, nire adina du. Hala diot behintzat nik, baina ez dakit posible ote den beste norbaitek norberaren adina izatea; norbera den adina izatea bai, jakina, baina, lehengora itzuliz, ez dakit bi (ni eta bestea) biak ala biak adin bereko izaterik ba ote den. Denboraren joana eta hori, badakizue, betiko leloa.

Poztu egin nau Pedro Alberdik “Kafka Bilbon” izeneko liburua kaleratzea, ipuina lehendik ere ezaguna bainuen, baina ez dakit non eta noiz irakurri nuen lehendabiziko aldiz. Zirrara egin zidala egia da, kontatzen duenagatik, nik ere bizia baitut muinean, baina beste hiri batean, beste lurralde batean: gipuzkoar bat asteburu hasieran autobus geltokira joaten da beste gipuzkoarrak ikustera, haiekin batera bere herrira joateko asmoz, hasieran noski; gero, bakoitzak bere habia egiten du bizi den tokian, baina errutina geratzen da, asteburu hasieran autobus geltokira joate hori, ikasle gipuzkoarrak ikustera, haina ibilerak eta imintzioak zaintzera; dena azkenik, —denboraren poderioz— errepikatzen dela konturatzeko, norbera jaio den baino geroago jaio izanaz batere ez damutzeko. Ipuinak Kafka dakar gogora, zer gerta zitekeen Kafkak Bilbon amaitu izan balu, berak lan egiten zuen aseguruak sukurtsala baitu Bilbon (eta Donostian ere bai).

Nik bat aipatu dudan arren, liburuan sei ipuin luze daude bilduta, eta beste batzuk laburragoak. Denak desberdinak dira idazkeraz eta estiloz, prosak ere taxu desberdina du bakoitzean, baina badute zerbait oinarrian. Anekdota bat dute hari, baina gero ipuina aurrera ahala sendotu eta sakondu egiten da bera, irakurleari inolako bortxakeriarik eragiteke, baina era berean pentsaraztera bultzatuz. Esaterako “Gabriel Aresti Eibarren” eta “Indarkeriaren gainean”, besteak beste. Gabriel Arestiri.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak