kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Intza begietan / Satarka - Klaudio Sagarzazu / Valverde, 1957

Intza begietan Luis Mitxelena / Egan, 1958

Sagartzazutar Klaudi, gure barrutian Satarka, bere aldiko gizona da: nola ez da izango? Hitzaurrean Lekuona jaunak ederki dioen bezala, beste zenbait olerkarirenarekin lotua agertzen zaigu Sagartzazuren izena: Eltzo, Zubigar eta Jauregirenarekin, Beterri aldekoak besterik ez aipatzeko. Aspaldi ixilarazi zuen heriotzak, zorigaitzean, batzuen mintzoa, behar genuen baino askozaz lehenago. Satarka eta Jauregiren etorria ez da, ordea, agortu, euskal letren onerako.

Gipuzkoako euskal poesiaren gorabeherak aztertzeko nerea baino jakinduri mardulagoa nahi litzateke. Halaz guztiz, ez da noski okerregi esana izango aipatu ditudan olerkariak, beste gehiago lagun dituztela, poesia horren aldi eta era baten ezaugarri gailenak direla: gero, 1930tik edo hasita, Orixek, Lizardik, Lauaxetak eta zabaldu zituzten molde berrien aurrekoarena, alegia. Poesia txukun-apaina, baina herrikoia eta errax antzekoa; barrenkoia eta goibel-ixurikoa. Intza begietan eta malkoa bihotzean. Sugarra, harrimena edo poz axolakabea baino nahiago zuten, izan ere, negar xamur ixila.

Ez dakit zer esan behar duen poesi mota honezaz egun edo biharko kritikak. Nik behintzat ezin dezaket gai honetan kritikarik egin. Hau baita haurretan, besterik bazen ere ez nekienean, ezagutu nuena; hau, euskaldun guztiok, baita zekenenak ere, bihotzean gorderik daukagun xoko minbera horretaraino sartu zitzaidana. Geroztik irakurri dut hoberik eta goragokorik, baina ez dut bestetan sumatu ustekabean hartu ninduen haurtzaroko ikara berri haren bizia.

Zuzen jokatu du Satarkak ondo zaharraren muskil berriak argitaratzean. Nork bere buruari dio zor leialtasuna, beste inori baino lehenago. Moduak eta joerak ez dira goiz bateko loreak besterik; bihotzetik darion hitzak, berriz, ez du aldakuntzarik ikusiko.

Liburuaren itxuraz, aski da esatea Valverderenean egina dela. Ayaldek (lau arrasto beltz lirain paper zurian) beste hizkuntza eder batetara itzuli ditu irudi maiteak.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak