kritiken hemeroteka

8.301 kritika

« | »

Kresala / Domingo Agirre / Itxaropena, 1954

Kresala Luis Mitxelena / Egan, 1954

Agertu da, Itxaropena-ri eskerrak, hirugarren aldiz Domingo Agirreren Kresala. Beharrezkoa zen, izan ere. Euskal nobelak ez dira asko, eta hau bezala erdarara itzuliak izanak gutxiago, eta azkenengo argitaraldia, Durangon 1906ean egina, ez zen erraz aurkitzen.

Kresalaren izena ez da Garoarena adinbat hedatu. Honek duen poesi igurtzi hura falta zaio nonbait, euskaldunak baserri urrutietan eta mendi-bazterretan aurkitu nahi lukeen paradisu galduaren oroitzapen ezti-mingotsa.

Aukerakoa zen Agirre nobelarako: begi-belarri-sudur erneak zituen eta sumatzen zuena adierazteko esku arin eta zehatza. Hor dauzka orrialde horietan, egia den ala ez bere begiz ikusi nahi lukeenak, Arranondoko kale mehar, oker, aldapatsuak, itsasoaren (eta itsasgizonen) zalapartak eta bazter guzietatik darion arrai usaia.

Ez dut honenbestez esan nahi Agirrek ez zuela barrena begiratzen. Gizonaren bihotzeko izkutuen berri ere bazekien, ez zuen lanbide txarra horretarako, baina Pereda eta Rochel’en gisa, sortzen zituen gizakiek ez zuten gaurko nobeletan ageri diren zenbaitek adina azpil, bihurgune eta zoko ilun.

Garoaren hizkerak ere badu Kresalarenetik aldea. Bata Gipuzkoako eta bestea Bizkaiko hizkeran daude, baina ez naiz horretaz ari. Bata eta bestearen artean euskal literaturarentzat ondorenik handieneko liburua agertu baitzen: 1905-6ko Azkue zenaren hiztegia, harri zuriz markatu behar genukeen aldi muga.

Orain Itxaropenak mamiz lehen bezain eder eskeintzen dizu Kresala, eta azalez inoiz baino ederrago. Santos Etxeberriarenak dira edergarriak, lehen egin izan dituenei batere zorrik ez dietenak. Hitzaurre bikain bat jarri dio gainera Aita Onaindiak.

Azken kritikak

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak