kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Txanpaina, mesedez / Oier Santos / Erein, 2015

Ekoterroristak Javier Rojo / El Diario Vasco, 2015-08-14

Oier Santosen bigarren nobela da “Txanpaina, mesedez”. Intrigazko istorio bat kontatzen da bertan, polizia-nobelagintzatik hurbil dagoena. Argumentuaren abiapuntua hauxe da: ETA desagertu ondoko Euskal Herrian, ekologiaren alde aritzen dela dioen talde terrorista berria sortu da; talde hau energia-azpiegiturekin zerikusia duten toki estrategikoetan bonbak jartzen hasi da eta Ertzaintza haren atzetik dabil. Planteamendu moduan ideia interesgarria da, ekologia identitate postnazionalen zutabeetako bat den aldetik. Beste aldetik, Ertzainak aurrera daraman ikerketa honekin batera istorio erromantiko baten kontaera ere tartekatzen zaigu. Nobelan bi hari narratiboak paraleloan mugitzen dira, azkenean bat egiten duten arte. Ikerketa hori aurrera daraman pertsonaia ertzain-burua da, beraz, puntu honetan idazlan hau euskaraz ohikoa denetik pixka bat aldentzen dela dirudi, euskal literaturan ikertzaileek normalean ez baitute segurtasun-indarrekin zerikusirik. Eta ikerketa aurrera eramaten den neurrian ez dira pertsonaiaren arazo pertsonalak ere ahazten. Ez da, beraz, alor bakar batean mugitzen den pertsonaia.

Honelako nobela batek, errealismoaren parametroetan kokatutako intrigazko istorioa kontatzen duen idazlan batek, sinesgarria izan behar du oso, funtzionatuko badu. Ezagutzen dugun munduan gertatzen denarekin parekatuta ez da kontraesan nabarmenik agertu behar. Eta sinesgarritasunean iruditzen zait huts egiten duela liburu honek. Hainbat alorretan nabari daiteke errealitatearekiko desegokitasuna. Hasteko, talde terrorista berriak planteatzen dituen ekintzetan eta handik atera nahi dituen emaitzetan, ekologiaren aldeko jarrera aldarrikatzen duelarik, bonbak jartzean kalte ekologiko handiagoa sortu nahi duela dirudi-eta. Ertzaintzaren barne funtzionamendua (besteak beste, ertzain-buruaren jokaeran ez dago jakiterik komisario arrunta den edo sailburuaren parean dagoen) eta ertzainen eta kazetarien arteko harremanak ere ez dira oso sinesgarriak…

Hainbat eta hainbat xehetasun aipa litezke, non errealitatearen ilusioa apurtzen den. Agian idazlan hau gazte literaturaren artean kokatu beharko litzateke, zeren inpresio baitut irakurlea zenbat eta helduagoa izan (beraz, zenbat eta gehiago jakin errealitateaz) orduan eta sinesgaitzagoa irudituko zaiola istorio itxuraz errealista hau.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak