kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Errua eta maitasuna / Markos Zapiain / Elkar, 2002

Errua eta maitasuna Jon Benito / Gara, 2002-11-15

Markos Zapiainen hitzaldia izan zen aurtengo Galeuzcako unerik ederrenetakoa. Itzulpengintza itzulera dela, atzera itzulera, berrirakurketa, ondorioztatu genuen ponentzia adituta.

Ahul samar dabil gure kritika. Liburu bat ez da ona kanpoko sari batek laudatzen duenean bakarrik. Ez nuke zehazten jakingo zein den literatur (edo musika, edo arte, edo antzerki…) kritikaren papera, baina ez dut dudarik ahul dabilela badiot. Liburu hau oxigeno bonbona bat da itotzen ari direnentzat. “Errua eta maitasuna” izena du liburuak. Ziur asko, tituluko “errua” egileak aipatu eta gaitzat hartzen dituen liburuez egindako irakurketa pertsonala da. Irakurketa pertsonala diot, hartzaileak irakurritako liburuei birpasa kritikoa planteatzen baitu, irakurri gabeko liburuetara gonbita eginez. Erreferentziak eta aipamenak ez dira doakoak kasu honetan, ez dira karaktere betezale. Maitasuna, berriz, literaturarekiko duen detailea da. Ez da liburuen larruketa akademikorik hemen. Literatura eskola irakatsitako sinalefa, erritmo eta errima bilketa, testu suntsiketa baino gehiago da. Literatura komunikazioa da, hartzailearekin jolas egitea. Komunikatu nahi dena baina, ez da mezu bakar bat, ez da mezu uniforme bat. Horixe erakusten digu Markosek. Guk liburu horietatik jaso ez dugun beste zerbait ikusten du Markosek testu horietan. Eta irakurketa, hausnarketa hori konpartitzea da liburu honen azertu nagusia. Liburu hau oxigeno bonbona bat da merkatuak arreta gutxi eskaini dien liburuentzat. Merkatuak mespretxatzen dituen generoentzat. Liburu hau irakurle onei, gaiztoei, interesatuei bideratuta dago.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak