kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Joan-jinaren labirintoan / Jose Angel Irigaray / Pamiela, 2002

Joan etorrian Jon Kortazar / Bilbao, 2002-11

Yin eta Yan, joan eta etorri, heldu eta solte, eutsi eta utzi, bete eta huts, hala doa, joanez eta etorriz, nahiez eta galdez, Jose Angel Irigarayren poesia, Joan-jinaren labirintoan.

Kondairaren ihauterian (1978) hura argitaratu zuenetik hona, beste poema liburu bi eman ditu argitara Bizi minaren olerkian (1986) eta Urdinkara (1995). Traiektoria luze honetan laugarrena da, beraz, komentatzen dugun hau.

Sublimazio prozesu batek hartzen du beti Jose Angel Irigarayren poesia, idealismotik eta estetizismotik hurbil dagoen idazkera batek gidatzen du bere luma. Eta fineziak. Bizitza eta idazkera askotan ematen dira batera, eta lanak sotiltasunaren (sor-tilegioaren) ispilu bihurtu du poetak.

“Bizitza taupada bezainbat bidaia da” idazten du atarian, eta atariko esaldi horrek gidatu du bere pauso bidea, bere pausa bidea. Izan eta egon, eta joan eta ibili.

Barne prozesu baten berri eman ohi du Irigarayek bere poesia mugetan. Galdera eta kontraesanaren mugetan.

Identitatearen poesia idatzi du maiz, batzuetan herri identitatea azaltzen duelarik, bestetan berea, eta beti bata eta bestea ortzadarrez uztartuz, eta izadiaren aipamen gardenez, biak batuz eta bat eginez.

Kanpoa eta barnea, norbera eta gizartea, izadia eta barnekoia, eta joana eta etorria, geratzen ez den higidura da Irigarayek adierazten duena: higidura bat, barre mugimendua baketu ezina: labirintoa.

Lau alde nabarmen ditu testuak. “Ilunabarrez joaten” eta “Jiten argisentian”, biak zein biak molde beretsuko poemez osatuak; “Joan zen jin” testu laburrez osaturiko poemategia, eta “Joan-jinaren labirintoan” arnas luzea bilatzen duten poemez oratua.

Kontrajarpenaren eta kontrarioen batasunean sinesten duen poesia idazten du Jose Angel Irigarayek. “No zen to / ar eme / dena alderantziz / xuxen guztiz”. Poema labur honek ematen du zein den bere poesiaren sena: kontrarioen batasuna, oximoron bortitzaren lasaitzea, bi direnak bat egitea, eta hitz jokoaren edertasunean idazkera propioa, urteen poderioz findu eta landu duena, ematea.

Existentzialismoaren erroetan jaiotako poeta dugu Irigaray. Poema liburu honek jarraitzen digu haren pentsakizun munduaren berri ematen, galderen artean, ziurra ez den mundu baten isla agertu nahi duelarik, bidean, bizitzan, agerturiko zeinuen irakurketa sortuz eta berriro kiribilduz. Galdera eta galderen arteko zalantza izpien idazkera.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak