kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Hemen naiz, ez gelditzeko baina / Markel Ormazabal / Txalaparta, 2014

Behin bestaldean zer? Saioa Ruiz Gonzalez / Argia, 2015-07-19

Mitxel Sarasketaren gogoeta bortitz batekin abiatzen da Markel Ormazabalen kartzelako kronika: “Preso egon denaren gogoa gartzelara itzultzen da beti (…) batzuetan faltan botatzen dut kartzela” (9.orrialdean). Inoiz Preso izan ez garenok —eta maiuskulaz darabilt preso hitza, zoritxarrez, kolektibo baten memoriaren adierazle delako— urrunetik ere ezin uler dezakegun erreflexioa da Sarasketarena.

Lisabö taldearen kantu batean oinarritzen den tituluak, Hemen naiz, ez gelditzeko baina, martxan jartzen du liburuan hezurmamituz joango den problematika nagusietariko bat. Kartzela izeneko mundu horretan, idazle preso ohiak gizarteko angelu itsua deitzen duen horretan, hizkuntzaz, izenaz eta izanaz erauzia da gizakia ez gelditzeko baina. Bestela esanda, kartzela barruan biziarazi eta iraunarazteko nor izatetik zer izatera egin beharreko ezinbesteko ariketa burutu ondoren, alderantzizko prozesuari ekiteko zailtasunari aurre egin behar dio preso ohiak: “Eta, oraindik ere kartografia horrek bizi nau. Bihotz barruan betirako kondenatua?” (11. orrialdean).

Atal laburrek bizipen eta esperientzia pertsonal baten usaina darie “Ta estali dut ahoa, ta orain taupadak dira” (12. orrialdean), baina kolektibo baten memorian eraikitako diskurtsoa da nagusi; ziegak, pasabideak, hormak, leihoak eta orotariko erreferentzia espazialen bitartez, subjektu kartzelatu baten erabateko anulazio prozesuaren lekuko bilakatzen gaitu, “t-a eta n-a kenduz, eta r-a eta e-a kenduz aldatze hutsarekin beste izaki bat” (60. orrialdean), pertsonatik presoarako prozesuarena hain zuzen ere.

Hemen naiz, ez gelditzeko bainak collage baten itxura hartzen badu ere, hiru galderatan formulatu daitezkeen hiru atal nagusi antzeman ditut: 1) Nola egin izanaz eta izenaz erauzia izan ostean berriz subjektu izatera igarotzeko? 2) Nola egin hizkuntzak mundua esplikatzeko jada balio ez digunean? 3) Nola egin subjektu kartzelatutik kartzela subjektura igarotzeko?

Galdera irekiak, baina erantzunik gabekoak. Biltzen diren erreferentzia musikalak, agian, lagungarri suerta daitezke taupada bakoitzari melodia eransteko momentuan. Ezin da ulertu, partekatu baizik.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak