« Alter ero | ‘Gu’-tik ‘ni’-ra »
Lorea Gernika, andrazko bat / Koldo Izagirre / Susa, 2015
Pertsonaia aitzakia Javier Rojo / El Diario Vasco, 2015-07-17
Antza denez, Koldo Izagirreren “Lorea Gernika, andrazko bat” izenburuko liburu honen jatorria idazleak aldizkari baterako prestatu behar izan zituen testu batzuetan aurkitzen da. Pertsonaiak harrapatu omen zuen idazlea eta testu horiek osatuta eta liburu formatua emanda sortu zen idazlan hau, nobela eta narrazio bildumaren artean koka daitekeena. Liburuari batasuna ematen dion osagaia protagonistaren presentzia da, edo zehatzago esateko, protagonistak duen izenaren presentzia. Protagonistaren izena, horixe baita liburuaren osagai estrukturatzaile nagusia. Horren inguruan eraikita dago liburua, baina bertan agertzen den informazioa kontuan hartuta, nekez osa dezakegu haren biografia. Datu solte batzuk eskaintzen dira, idazlanean noizean behin errepikatzen den gertakari zehatz baten protagonista da eta askoz gehiagorik ez. Ezaugarririk gabeko emakumea dirudi batzuetan, hain zehaztugabea da-eta. Hau guztia kontuan hartuta, ematen du pertsonaia aitzakia dela beste gauza batzuez aritzeko. Eta Koldo Izagirreren literaturan askotan ikusi izan dugun bezala, “beste gauza horiek”, hau da idazleak benetan aipatu nahi dituen gaiak, zeharka eta lausotuta geratzen dira, bere gauzarik garrantzitsuenak isilpean uzten duen horretan (elipsietan azken finean) aurkituko balira bezala.
Pertsonaiak, dena dela, badu ezaugarri bat, izenaz aparte, agian koherentziaz agertzen zaigun ezaugarri bakarra: pertsonaia behin eta berriro iraganera begira bizi dela. Emakume adinduna izanik, bizi izandakoa bizitzeko duena baino garrantzitsuago da, eta horren ondorioz modernitatearen aurreko jarrera ezkorra du. Ez du ulertzen oraingo mundua, eta lehengo mundua, non indefinizio postmodernoak lekurik ez zeukan, erosoagoa da berarentzat.
Idazkera dela-eta ere zerbait esan daiteke: idazle gutxi daude euskara eta erretorika Koldo Izagirrek bezain ondo menperatzen duenik, eta halaxe erakusten du liburu honetan. Baina batzuetan trebetasun hori kaltegarria izan daiteke, gehiegi hanpatua agertzen denean estiloak beste guztia ezkutatu dezake-eta.
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera
Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa
Irati Majuelo
Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua
Ibon Egaña
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Aiora Sampedro
Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig
Jon Jimenez