kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Denbora bere lekura / Gerardo Markuleta / Erein, 2015

Ezagun ezezagun hori Iker Zaldua / Gara, 2015-07-04

“Denbora bere lekura”, horixe Markuletak liburuari eman dion izenburua. Esanahi sendoa du, irmoa. Bigarren mende erdiari ekin berri dio idazleak eta, badirudi, gogoeta egitera deitu duela bere burua, gogoeta denboraz, denborak harrapatutako iraganaz eta orainaz, eta denborak askatutako denboraz.

Seigarren poesia-liburua du (erraz esaten da, seigarrena) eta, halere, inork gutxik aipatuko du lehen kolpean Gerardo Markuletaren izena, “esan hiru euskal poetaren izenak” galdetuta. Nire ezagun euskaltzale askok nor den ere ez dute jakingo.

Liburu laburra da baina eduki oparokoa. Lau atal ditu: lehenengoak ematen dio izena liburuari, bertan haurtzaroko denbora kokatu du, pausatu du, malenkonia kutsu batekin esango nuke, “Izana, izatekoan” indar handiagoz usaintzen dena. Bigarren atala abiadura bizian irakurriko dugu, poemak laburrak eta biziak direlako. Markuletaren hainbat poema musikatu egin dituzte, ez harritu, atal hau ere azpimarratu izana musikariek. Nik “Balak Baleki” azpimarratu dut, oso jostaria, musikala da. Hirugarren atalean haiku itxurako poema-sorta harrigarria da, edo hobeto esanda, harrigarria da laburrean asko esateko duen trebetasuna, adibide batera, “Deus gutxi” izenekoan: “Laburbilduz noa: / hats, pisu, memoria / Desagertuko naiz”. Azken atalean maitasunaz mintzo da luzeago, testu narratiboagoak dira, baina erritmo handikoak, errimadunak ere bai batzuk, hitz-jokoz osatua baten bat. Nuriari ari zaio, besteengan kokatzen du subjektua, baina egiaz bere buruaz ari da.

Horrenbestez, erakustaldi txiki bat da honakoa, poesia nola menderatzen duen erakusten duena, narratiboa, tradizionala, motza eta neurtua. Aipatu ditudan euskaltzale horien artean bazaude, nagiak kendu eta eman denbora, eraman Markuleta bere lekura.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak