kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Kapital publikoa / Jose Luis Otamendi / Susa, 2014

Gorantz Iker Zaldua / Gara, 2015-06-06

Oso oker ez banago, Jose Luis Otamendi hona ekartzen dudan lehen aldia da. Baina, Jose Luis Otamendi ez da gaur goizekoa, eta niretzat ere aski ezaguna da, poesiaren zale naizen aldetik. “Kapital Publikoa”k eman dit aitzakia azpeitiarraz mintzatzeko edo, hobe esanda, bere obraz mintzatzeko. Ez dakit adina den, ez dakit egoera berria den, baina Pako Aristiri antzeman niona hemen ere antzeman dut. Begirada pausatuagoa gure herriaz hitz egitean. Hori bai, berari dagokion dotoreziaz: “zer egin behar dugu / xuxen zer den esaten asmatzen ez dugun / jendearen duintasunarekin / bizi izandakoenganako begirunearekin / zelako doinua jarriko diogu / mundu honen ardatz karranpatuari / nola babestuko dugu jendearen sumina / nola gordeko dugu itxaropena / lizundu gabe”.

Bigarren atalari dagokion poema-zatia da hori. Liburuak hiru atal ditu, berariaz bereiziak, izenburu bana jarrita. Eta badirudi, gorantz goazela atalez atal, aipatutako poesiaren dotoretasunaren puntara, gorenerantz. “Bake hotza” izeneko lehenengo atalean aldarriaren oihartzunak entzuten dira han-hemen, gure herri zenaz, gure herria denaz. Atal horri amaiera ematen dion aleak, “Murmurio halako bat” izenekoak, dagoeneko gorentasun nabaria du, erreferentzia lagun, geldiarazi egiten gaituena.

“Jendea oinez” izeneko atalean, arkatzaren markak areagotu egiten dira, azpimarrak gehiago, beharbada, bere poesian murgildu naizelako bete-betean. “Zalantza” da atal honi emango niokeen hitza, baina ez bera zalantzati dabilelako, egiaz zalantzak dituelako eta hori artez eta zuzen berresten du ale ezberdinetan.

Hirugarren atalean arkatzari punta atera behar izan diot berriro, zer markatu, zer azpimarratu asko zegoen dagoeneko, eta hemen bere poesiarekin bat egin dut dagoeneko, murgildu nintzenez gero. Gorenera heldu naiz, baina ez dut hemendik jaisteko gogorik, ez dut liburua bukatzerik nahi, dotorezia eta aldarria nahasten zaizkidalako Otamendiren lerroetan. Bere ni sendoa, ohikoa, nire nia dela iruditzen zait, “hautua” izeneko alea eskuartean dudalarik.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak