kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Zangotraba / Juan Kruz Igerabide / Erein, 2014

Zangotraba edo giza kondizioaren metafora Mikel Asurmendi / argia.eus, 2015-05-24

Literaturaren menturan ibili ginen atzo arrastirian, Hendaiako Zokoburun. Juan Kruz Igerabide-ren Zangotraba nobela izan genuen hizpide, nobelagile bera lagun.

Solasaldia oparoa izan zen. Idazleak gauza franko kontatzeko dauka gure historia berriaz zein literaturaz. Juan Kruz Igerabidek poliki kontatzen du, abegi onekoa baita, izaki. Alabaina, berak dioenez, berea ikusmolde bat baino ez da, egiara edo errealitatera hurbiltzeko bat. Nork berea izaki, betiere.

Zangotraba-ra hurbildu nahi izatera, hona lagunen arteko bideak utzitako arrasto zenbait.

Nobela Irunen girotua da, Donostia eta Baiona bitarte. Trama 1975-1981eko aldian gertatzen da. Trantsizioa deitutakoan, alegia.

— Idazleak esan zuenez, “trantsizioko bizipenek naizenaren nortasuna osatu zuten” . Horren ondorioa da Zangotraba.

Garai hura zirraragarria izan zen, konbultsioz beteta. Alta bada, jendartea iraultzaren egunsentia bizitzetik ilunabarrera iragan zen amen batean.

Iraultza egingarriaren dezepzioak desilusioa eta desolazioa ekarri zituen, eszeptizismoa zabaldu zen. Mundua —jendartearen eta botereen indar korrelazioak— aldatze ahal eta uste izatetik mundua zena baino are konplexua bilakatu zen. Baita erlatibismoa nagusitu ere, aldian-aldian gertatu legez.

Den-dena ez zen txarra izan, ondorioak ere ez. Egileak, irakasle den aldetik, bizitako latzetatik zer erakutsia badu, eta berak jaso zituen doktrinamendua eta dogmak purgatu ahala, irakasle libreak hezten saiatzen da.

Otto Dix margolariaren Gerra koadroak biztuarazi zion eleberrigileari Zangotraba idazteko sugarra.

Zer da Zangotraba? Hurrengo hitzok zertzeladak baliran hartu eta liburuaren estanpa bat osatu dezakezu, liburura hurbildu aldera.

Nobela giñol modura antzeztuta dago. Antzerkiak eta inauteriak taxua eta kolorea ematen dizkiote. Trantsizioa fartsa handia izan zenaren seinale.

Pertsonaia nagusia (Juan eta Joxe, nortasun bikotzekoa) gure soinean daramagun mozorroaren karikatura da, muturrera eramanda betiere. Pertsonaiak pertsonaia, badaude ere —pertsonok ere dugun— koherentziaren isla direnak.

— Alta bada, pertsonok nagusiki, Zangotrabako pertsonaien antzera, irrikek, emozioek eta pultsioek bultzatuta obratzen dugu oroz gainetik. Pultsioa izan zen Igerabide-ren hitz gakoetako bat, eta halakoxe ageri ere bere nobelan.

Ez da hitz gako bakarra. Bizitzan nola nobelan traizioak munta handia dauka, baita absurduak ere. Gure izatearen absurdua barneratu eta azaleratu gabe, gaitza da bizitza jasatea. Ironiaren bitartez egiten dugu aitzina halaber. Ironia ere berba giltza da, alafede. Traizioa, absurdua eta ironia dira nobelaren hitz klabeak.

Zangotraba giza kondizioaren metafora duzu. Pertsonak historia behin eta berriz errepikatzera kondenatuta gaudela berresten diguna, nolabait. Otto Dixek XX. mendeko mundua margotu legez, pertsonok sorrarazitako krudelkeria jasan ahal izateko Zangotrabak negarraren barrea iradokitzen digu, bizitzan aurrera egiteko gure irri zuria barregura beltzaz zipriztindu beharra proposatu ere.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak