kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Jururu / Jose Enrike Urrutia Capeau / Pamiela, 2015

Kubako bizitza Javier Rojo / El Correo, 2015-05-30

“Jururu” da espainolak Kubara heldu zirenean lurreratu zireneko badiaren izena, eta izen hori berori hautatu du Jose Enrike Urrutia Capeauk bere narrazio libururako, bertan agertzen diren istorioak eskualde horretan kokaturik daude-eta. Izan ere, idazlearekin erraz identifika daitekeen narratzaile batek badia horren inguruan bizi den jendearen bizimodu arrunta erakusten digu. Istorio hauek, bestalde, benetakoak balira bezala aurkezten dira eta, egia esan, irakurleak ez du ahalegin handirik egin behar narrazio hauetan kontatzen zaizkionak sinesteko. Turisten neurrian eta hauen apetak asetzeko eraiki den mundutik urrun, Urrutia Capeauren narrazioetan askotan parke tematiko baten itxura duen Kuba horren bestaldean dagoen errealitatea erakusten da. Narrazio hauen ardatzak pertsonaiak dira, beti ere duintasunez (eta askotan harrotasun punttu batez ere) bizirautea helburu duten pertsonaiak. Pertsonaiek ez dute balentria handirik egiten, baina beren apaltasunean eta egunerokotasunean epikako heroiak bezain handiak izan daitezke, Hemingway-en “Agurea eta itsasoa”-n edota Walcott-en “Omeros”-en agertzen direnen antzekoak. Itxaroten ematen dute bizitza gehiena, ezer itxaroten egongo ez balira bezala, itsasotik eta trapitxeo txikietatik (pikareskatik ere badu liburu honek) bizimodua ateratzen duten bitartean, edaten eta lagunartean hitz egiten.

Heroi apalen mundu horren berri emateko Urrutia Capeauk ahozkotasunetik hurbil dagoen kontamoldea hautatu du. Eta kontamolde hau azpimarragarria da, ahozkotasuna hizkuntza aldatuta mantentzea ez baita batere erraza. Ahozko narrazioaren kutsua du liburuak, eta ekialdeko euskararen oihartzunak dituen hizkera batean Kuban ohikoak diren hitzak tartekatzen dira naturaltasun osoz, narrazioaren ilusioa ia inoiz apurtu gabe.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak