kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Xake mate / Alberto Ladron Arana / Elkar, 2002

Mendekuzko jokoa Javier Rojo / El Correo, 2002-11-06

Alberto Ladron Arana idazle nafarrak Xake Mate izenburua duen nobela argitaratu du. Bertan kontatzen diren gertakarien markoak mundu berezia osatzen du: Alemaniako hiri zehaztu gabe batean Bigarren Mundu Gerraren ondoren kokatzen du istorioa idazleak. Mundu horretan, biziraupenaren legearen itzalean, pertsonaiak edozer egiteko prest agertzen dira, ausartenak eta eskrupulurik gabekoenek besteen kaltearen gainean lortutako aberatasunerako bideak aurkitzen baitituzte.

Ez dakit kasualitatea ote den, baina gerra ondoko giro batean trafikatzaileen gorabeherak kontatzen dituzten euskal nobela batzuk agertu dira azken hilabete hauetan. Eta guztiek (hau, dena dela, ni naizen irakurle honen zaletasunen isla dateke) aldez edo moldez, Graham Greene ekartzen dute gogora. Toki eta garai horietan kokatu arren, berdin izan liteke beste edozein hiri, beste edozein gerraren ondoren, zehaztu gabea baita. Intrigazko argumentu garatua nahi da. Protagonistak (bere burua peoi huts gisara definitzen duen mutil elbarriak) abian jartzen du mendeku bat eta mendeku hau bere azken ondorioetara era bikain batez helduko da. Bikainegi, ordea, mutilaren indarrak eta posibilitateak kontuan hartuz gero, istorioa benetan sinesgarria izateko.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak