« Epistolak eta letaniak. Pistolak eta letaginak | Jostuna klasikoak harilkatzen »
Ez tiro egin anbulantziei / Mikel Ayllon / Elkar, 2015
Surrealismo xaloa Javier Rojo / El Correo, 2015-05-16
Pertsonaia batzuk giltzapean daude esparru batean. Irakurleak ez daki oso ondo zer den esparru hori eta pertsonaiek ere non dauden ez dakitela ematen du. Psikiatriko bat izan liteke, pertsonaia horiek xelebrekeriak egiteko erakusten duten joera ikusita, baina azkenean irakurleak jakingo du kartzelan daudela. Edonola ere, pertsonaiek ez dute gogoratzen zer dela-eta heldu diren horra, edo behintzat han egotera eraman dituzten arrazoiak ahaztuz joan dira poliki-poliki, eta ahaztuz doazen neurrian desagertuz doaz, mundua haietaz ere ahaztu balitz bezala. Hauxe da Mikel Ayllonen eskutik datorkigun “Ez tiro egin anbulantziei” izenburuko nobelaren planteamendua. Egoera horretatik abiatuta kontakizunak atzerantz jotzen du denboran, eta azalduko zaigu, zeharka bada ere, pertsonaiak (batez ere Gerard izenekoa) nola heldu diren kartzela horretara. Gauzak honela, mundu distopiko baten berri ematen zaigu. Pertsonaiak mugitzen direneko inguru horretan dena debekatuta dago. Greba Handi batek markatzen du antza mundu horretan aldaketa, baina dena lausotuegi aurkezten da, pertsonaientzat ere mundu hori benetakoa izan beharrean ametsezkoa (lokamutsezkoa) suertatzen da-eta. Eta dena lausotuta dagoenez, ez da gehiegi azaltzen zer jazotzen den, gertakarien kausa materialak alde batera utziz.
Inguru horretan pertsonaien artean eraikitzen diren harremanek ere planteamendu lausotu horien ondorio dirudite, zehaztugabeak beraz. Eta amodiozko istorio baten aztarnak agertzen direnean, aztarna horiek beste zerbait adierazi nahi dutela pentsa liteke. Izan ere, alegoriak zeharkatzen du ístorioa alderik alde, ideia baten gauzatze narratiboa izateraino, gure literaturan hainbatetan ikusi dugun bezala, mundu osoa kartzela handi bat dela irudikatzea baita helburu. Narrazio interesgarria da, baina batzuetan ingenuo xamarra iruditu zait, surrealismo xalo baten adibidea.
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera
Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa
Irati Majuelo
Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua
Ibon Egaña
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Aiora Sampedro
Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig
Jon Jimenez