kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Ilargia lekuko / Jexux Mari Mendizabal / Erein, 1989

Mundu jakin bat Aritz Galarraga / Argia, 2015-05-03

Geografia literario batzuek fikziozkoa dute izena. Gogoratu gurean Otsabide, Trilluelos, Obaba. Beste batzuek, aldiz, ez dute zertan asmatu izenik, eta ofiziozko mapetan agertzen direnak ekartzen dituzte literaturara: esate batera, Bera, Biriatu, Behobia, Pausu, Irun, Hendaia, Hondarribia, Jesusmari Mendizabalen Ilargia lekuko narrazio bilduma honetan. Joserra Garziak, hitzaurretik, “nobela izeneko askok lortzen ez duena lortzen duelarik: mundu jakin baten islada, ikuspegi askotatik eta askotariko ikuspegiz ematea. Polifonia deitzen diote horri adituek”. Eta zein da mundu demonio hori, ez baita bakarrik geografia: bada, “Bidasoa behereko kontrabandisten mundua” —gehi, azken ipuinean, Hondarribiko alegia aspaldiko bat, bonus track gisara—.

Kontrabandistak, beraz, bai, “gau hotzetako gizon busti haiek”. Baina ez bakarrik: berdin etxean zain dauden emakumeak, zelatariarena egiten duen atsoa edota txalupa bitartez aritzen diren arrain saltzaileak. Eta ez halaber bakarrik tabako ron eta kanela: berdin hezur haragizko pertsonak, “marroki, portuges edo dena delakoak, Frantziko aldera eramateko”. Ondo esan zuen Josu Landak 90ean: pertsonaiak abenturero bezala aurkeztu gabe, heroismo erromantikoetatik urrun, kanpoko ikuspegi batek sortarazi ohi dituen joera moralizanteak erabat baztertuz. Baina Landak berriz ondo esan bezala, pertsonaiak modu positiboegian agertuta, “apenas maltzurkeriarik dagoen eta jende guztiak fideltasunik handienarekin jokatzen baitu aldioro”.

Akaso izango da bilduma honek ahozko literaturarekin daukan zorraren ondorioa, ikuspegi apur batean manikeoa. Baina zorra ez da nolanahikoa, egileak berak aitortzen du: “Paperetan ez dugu euskaldunok ezer asko esan eta gurerik apenas datorren dokumentaturik. Alde horretatik motz-mutu izan garen arren, ez ahotik belarrirakoan horratik!”. Garziak ere eskertzen dio ahalegina, nahiz egin aditz okerrarekin: “kontakizunak literatur statusera jasotzeko”. Eta konturen bat aurretik irakurrita geneukan Mikel Tabernaren testuren batean, lehen aipatutako bonus track hori egiten zitzaigun noski ezaguna. Geografia partekatzearen ajeak. Baina gera gaitezen hitzaurrean aipatzen denarekin: “Zail da gaur egungo euskal literaturan liburu honen sailkiderik topatzen”. Garaitsu hartakoa da Obabakoak.

Itzulpen —Eguzki kolpea, 2009ko Euskadi sari— eta gazteentzako liburuen egile, balirudike Juan Rulforen hura gertatu zaiola Mendizabali: helduentzako bilduma bakar, osaba ez baina, auskalo informazio iturria ahitu eta isiltasunaren bidea aukeratu zuela. Nork daki behin-behinekoz.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak