kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Ukabilak eta loreak / Julen Belamuno / Elkar, 2015

Ukabilak eta loreak Usoa Alberdi Fernandez / Aizu!, 2015-04

Julen Belamunoren lehen liburuan, gizonezkoek dute ahotsa: besteen azalean muturreraino sartzen denak; haurtzaroko herria eta oroitzapenak bisitatuta galdutako munduaren samina duenak; aitari buruz filma egin nahi eta zer-nola asmatu ezinean dabilenak; onenak emanda dagoen boxeolari oraindik gazteak; funtzionario langile, zorrotz eta temosoegiak; Irlandarako joan-etorrian, berria gozatu eta zaharrari joaten utziko dionak; irudimena zukutzeari utzi ezinik besteen ezbeharretan atsegin hartzen duenak; guztia galdutakoan, ongizatea irabaziko duenak.

Dela narratzailearen ikuspuntutik, dela protagonisten ahotik, sentipen bertsuek blaitzen dituzte kontakizunak; sor batzuetan eta nabarmen bestetan. Etsipena, desilusioa, izan zitekeenak baina izatera iritsi ez zenak eragindako arrasto garratza, garai hobeen malenkonia… Barne-bakardadeari egiten dio leku istorio-bilduma honek, norbere sentimenduen eta gatazken behaketari ere bai. Istoriook ez dute elkarren antzik, ezta loturarik ere, ez dute inon bat egiten; halere, nolabait, hari beretik zintzilikaturiko bizipenak ematen dute.

Ulertzeko aparteko zailtasunik gabeko kontakizunak, hizkuntza aldetik, apaindurarik gabeak eta zuzenekoak. Ulertzeko konplikatuak, aldi berean, bat edo bi, besteren larruan sartu eta sentitzen duen oro, sentitzen duen bezala, gure egiteko saiakera egiten dugun bakoitzean lez.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak